Albisteak

Raffaellaren sekretua

Raffaellaren sekretua
2026ko martxoaren 4a

“Urra ditzagun estereotipoak” leloa hautatu dute aurten martxoaren 8a, Emakumearen Eguna alegia, ospatzeko. Eta, alde horretarik, egokia da dudarik gabe Italiera Departamentuak proposatu duen jarduera, data hori ospatzeko nori eta aitzindaria izanki estereotipo aunitz hautsi zituen emazteki bati buruzko ikuskizuna proposatu baitigu: Raffaella Carrà bezala nola bizi azalduko digu Simone Negrinek, eta mundu guziak etortzeko aukera izan dezan, bi aldiz azaldu behar digu: astelehenean, martxoak 9, 18:30ean Kaldereria karrikako aretoan; eta asteartean, martxoak 10, 09:15ean, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko areto nagusian. 

Italieraz izanen da, jakina.

 Ezin duzu hutsik egin. Ti aspettiamo!



Zerrendara itzuli

volver_arriba