Andrea Bellak eta Jaume Gelabertek istorio bat kontatu behar digute.
Andrea Bella Garcia Urugaikoa da, eta gaur egun euskara irakasle ari da HABEn. Bi datuen artean bada istorio bat, istorio interesgarria dudarik gabe: Noiz eta nola piztu zitzaion euskara ikasteko grina? Zer eman dio euskarak? Zer ematen dio berak euskarari? Horretaz guztiaz –eta gauza gehiagoz– aritulko zaigu Andrea Bella heldu den astelehenean, 17:00etan, IHEOko areto nagusian.
Mintzaldia gaztelaniaz izanen da; euskaraz entzun nahi baduzu, 19:00etan izanen duzu aukera Eskolatik hurbil-hurbil, Karrikadendan, jarduera hau Karrikirirekin elkarlanean antolatu baitugu.