Bi urtetik bi urtera antolatzen du gure Euskara Departamentuak bere Kultura Astea, eta aurten esperoan geunden, irrikan, programa noiz argitaratuko ote zuten. Bada, prest dago, eta martxoaren 9tik 12ra bitarte prestatu dutenak ez du itxura txarrik batere. Denetarik dago, eta maila guzietako ikasleendako: musika, ipuin-kontalari bat, euskararen hitzen misterioa argituko digun hizlari bat, iragan hurbilera eramanen gaituen idazle bat… Xehetasun gehiago jakin nahi izatera, hementxe dituzue egitaraua.
Etor zaitezte, zuendako prestatu dugu eta.