1962an sortu zuten pertsonaia Milango Astoria argitaletxean lanean ari ziren bi emaztekik, Angela eta Luciana Giussanik. Eta iraultza ekarri zuten Italiako komikigintzara:
Diabolik ez zen superheroia, ez zen haurrendako komikia; helduendako pentsaturiko pertsonaia iluna zen, Fantômasen leinukoa. Gure artean ez da hain ezaguna. Horregatik, IHEOko korridoreetan ikusgai dagoen erakusketarekin, eta erakusketari loturiko bertze jarduera batzuekin, pertsonaia mitiko hori nor den aurkeztu nahi izan dizuegu, eta, haren bidez Italiako kultura popularra eta komikien historiaren zati bat ezagutzeko aukera eman (erakusketa, bide batez erranda, Diaboliken publikatzen duen argitaletxeak prestatu du, Astorinak). Eta, bidenabarkoan, Angela eta Luciana Giussaniren lana nabarmendu eta balioetsi nahi izan dugu. Egunero ez baita sortzen 60 urteren buruan bizirik eta osasuntsu segitzen duen pertsonaia bat.
Erakusketa martxoaren 16tik maiatzaren 13ra bitarte izanen da ikusgai IHEOn.