ETORRI HITZEN MAGIAREKIN JOSTETAN ARITZERA
informazio osoa ikus dezakezu esteka HONETAN.
Hizkuntza bat ikasten ari garelarik, arras inportantea da non eta norekin praktikatu izatea. Ikasgela da segur aski horretarako toki aproposena, baina batzuetan hortik kanpo ere pixka bat gehiago praktikatu nahi genuke, edo gure ahoskera findu nahian gabiltza, edo, maila jakin batera ailegatuta, eskertuko genuke gustuko liburu bat ikasten ari garen hizkuntzan irakurtzeko eta komentatzeko aukera izatea. Edo, batez ere goi mailetan, batzuetan iduritzen zaigu ahozko azterketa prestatzeko bulkada ttiki bat ongi etorriko litzaigukeela. Gure tailerrek, mintzataldeek eta irakurle taldeek hori guzia egiteko aukera ematen dizute. Begira ezazu gure eskaintza, eta dudarik gabe zure beharretara egokitzen den taldea aurkituko duzu.