Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak zoko sekretu aunitz ditu, bere altxorrik interesgarrienak gordetzeko. Beheitiko solairuan, adibidez, ezkerreko korridorea hartuta, liburutegira ailegatuko zarete. Ez da toki misteriotsu bakarra. Bigarren solairuan, korridore motzaren akaberan, ate bat ikusiko duzue, gainean argi gorri bat duena. Raibabelen egoitza da, Eskolan dugun grabazio estudioa. Hara eramanen zaituztete zuen irakasleek, gelan prestatu dituzuen solasaldiak edo kontakizunak edo auskalo zer gehiago grabatzera. Joanez gero, ez duzue ikasten ari zareten hizkuntza praktikatuko bakarrik: lehiaketa batean parte hartzeko aukera ere izanen duzue. Ikusi oinarriak hementxe.