Albisteak

Hey, ho, let’s go!

Hey, ho, let’s go!
2025ko uztailaren 1a

Ikasi nahi duzu ingelesa abestien bidez? Ikastaro honetan, AEBko zein Erresuma Batuko musika popularra izanen dugu mintzagai, rock-and-rollaren hasmentatik gaur egun artio, eta aztertuko dugu musikak nola islatu dituen kulturan gertaturiko aldaketak eta nolako eragina izan duen gazte kulturan edo mugimendu sozial eta politikoetan:

Norendako idatzi zuen Eric Claptonek Layla? Zer da Migrazio Handia? Nork asmatu zuen gitarra elektrikoa? Nor zen Dylanen Hurricane? Kopiatu ote zuen Eagles taldeak bere Hotel California? Zein izan zen MTVko lehen bideoa? Zertan aldarazi du streaming zerbitzuak musika negozioa? Janis Joplinek blues artista baten hilobia ordaindu zuen: norena ote? Pulp taldearen Common People Erresuma Batuko gizarte klaseei buruzko kanta ote da? Zein da banjoaren eta esklabotzaren arteko harremana?Sampling-en truke ordaindu behar da egile eskubiderik?
Eman izena! Yeah, yeah, yeah!

 



Zerrendara itzuli

volver_arriba