Albisteak

Eman izena ingeles FLEXI ikastaroan! – Ikasi komeni zaizun martxan!

Eman izena ingeles FLEXI ikastaroan! – Ikasi komeni zaizun martxan!
2025ko uztailaren 1a

Zure ingelesa hobetu nahi duzu, baina malgutasuna behar duzu denbora aldetik? Gure FLEXI ikastaroa da zuk behar duzuna, bereziki prestatua baita denbora guti izan arren kalitatezko formakuntza jaso nahi duten horiendako.

Astean, aurrez aurreko bi saio izanen dituzu, bakoitza ordu eta erdikoa; saio horietan, trebetasun garrantzitsu batzuk landuko dituzu, hala nola ahozko adierazpena, entzunaren ulermena, gramatika eta hiztegia. Horretaz gainera, etxean ikasteko hirugarren egun bat izanen duzu; horretarako, online ariketak jasoko dituzu, ikasgelan ikasitakoa finkatzeko eta zabaltzeko balioko dizutenak.
FLEXIak abantailak bertzerik ez du: batetik, goi mailako irakasleekin eta ikaskideekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen dizu, eta, bertzetik, etxean eroso-eroso zure martxan ikasteko parada ere eskaintzen dizu. Konponbide ideala da konpromiso eta malgutasunaren arteko oreka aurkitu nahi duten ikasleendako.

Ez galdu aukera: zure bizimodua gogoan prestatu dugu ikastaro mota hau, zure ingelesa eroso eta azkarki hobetu dezazun.



Zerrendara itzuli

volver_arriba