Gustura arituko zinateke ingelesez giro lasai batean? Gizartean puri-purian dauden gaiak interesatzen zaizkizu?
Ahozkoa praktikatzeko gogoa baduzu eta emanen dizugun materialarekin saioak prestatzeko denbora pixka bat ere baldin baduzu, horixe da IHEOn proposatzen dizuguna, gaurkotasun handiko gaiez gurekin solasean aritzea alegia. Hiru talde ditugu mintza-praktika egiteko: bi online dira, eta, hirugarrena, parez parekoa.
Eman izena gehien komeni zaizun ordutegian!
Ordu eta erdiko saioak dira, astean behin, eta denbora ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, ikasleek aldez aitzinetik bideoren bat ikusi edo testuren bat prestatu beharko dute. Behin saioa hasita, solas eta solas arituko gara, eta ikasleek beren ingeles maila hobetzen lagunduko dieten feedbacka eta aholkuak jasoko dituzte.