Albisteak

Argazkitzak lehiaketa

Argazkitzak lehiaketa
2025ko azaroaren 4a

Telefonoan dituzun selfie guzien artean, zein duzu gogokoen? Eta zergatik? Noiz egin zenuen? Zer ekartzen dizu gogora? Hori guzia (eta nahi duzun bertze zernahi) ikasten ari zaren hizkuntzan kontatzen badiguzu, guri poz handia emateaz gainera, 50 euroko bonu bat irabazteko aukera izanen duzu. Jakina, ez da gauza bera A2n izatea edo B2n; horregatik, parte hartzeko bi maila antolatu ditugu, A1etik B1era eta B2tik C2ra. Epea, bertzalde… Baina, nik azaldu beharrean, agian hobe informazioa zuzenean lehiaketaren oinarrietan irakurtzen baduzu. Non dauden? Bada, hementxe

 



Zerrendara itzuli

volver_arriba