Albisteak

ALEMAN FLEXI IKASTAROAK

ALEMAN FLEXI IKASTAROAK
2025ko irailaren 16a

Zure aleman maila hobetu nahi duzu, baina malgutasuna behar duzu denbora aldetik? Gure FLEXI ikastaroa da zuk behar duzuna, bereziki prestatua baita denbora guti izan arren kalitatezko formakuntza jaso nahi duten horiendako.

Astean, aurrez aurreko bi saio izanen dituzu, bakoitza ordu eta erdikoa; saio horietan, trebetasun garrantzitsu batzuk landuko dituzu, hala nola ahozko adierazpena, entzunaren ulermena, gramatika eta hiztegia. Horretaz gainera, etxean ikasteko hirugarren egun bat izanen duzu; horretarako, online ariketak jasoko dituzu, ikasgelan ikasitakoa finkatzeko eta zabaltzeko balioko dizutenak.

FLEXI ikastaroek aukera ematen dizute parez pareko klaseen hurbiltasuna eta irakaskuntza autonomoaren erosotasuna konbinatzeko, eta, horrela, konpromiso eta malgutasunaren arteko oreka ideala ematen dute.

 



Zerrendara itzuli

volver_arriba