Albisteak

ABENDUKO ELKARTASUN AZOKA

ABENDUKO ELKARTASUN AZOKA
2025ko abenduaren 9a

Ate joka ditugu abenduko oporrak, eta zapore gozoa eman nahi diogu urte akaberari. Horregatik, urtero bezala, elkartasun azoka eginen dugu abenduaren 17an eta 18an, Eskolako areto nagusian. Azokan bilduko dugun dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emanen diogu –oraindik ez dugu erabaki zeini–, bere lan estimagarrian laguntzeko asmoz. Baina dirua biltzeko, lehenik zer edo zer saldu beharko dugu, eta horretan zure laguntza eske heldu gara. Agian erabiltzen ez duzun hiztegiren bat izanen duzu etxean, edo liburu zaharrak, edo berriz ikusi nahi ez dituzun DVDak, eta traba bertzerik egiten ez dizuten aldizkari batzuk, frantsesez, ingelesez, alemanez… Edozein hizkuntzatan. Bada, ekarri Eskolara, utzi atezainei, paratu prezioa eta azokan jarriko ditugu salgai. Eta gauzak ekartzeaz gainera, gero, 17an eta 18an, etor zaitez azokara, gustuko zerbait aurkituko duzu eta. Guk uste dugu urteari akabera emateko manera polita dela.



Zerrendara itzuli

volver_arriba