Erabiltzaileen gunea Site del Profesorado

Klasera etortzea. Araudia (2023-2024)

(2023-2024 Ikasturtea)

Klasera etortzea ikasle ofizial guztien eskubidea eta betebeharra da, ikaslea matrikulatua dagoen hizkuntzetan borondatezko bertaratze sistemak ezartzea guztiz ezinezkoa baita.

Honaino azaldutakoa eta irakaskuntza hauek gaur egun daukaten eskari handia kontutan hartuz, ikaslegoari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.

Klaseak hasten direnetik azaroaren 16an bitartean, 14 orduz edo gehiagoz (6 orduz erdipresentziazko taldeetan) justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea. Hutsik gelditzen diren ikaspostuak beste matrikula batzuekin beteko dira.

Dena den, zerrenda argitaratu eta 5 laneguneko epean (Administraritzak duen ordutegian), behar den bezala justifikatu ahal izango dira. Dagokion epean alegaziorik aurkezten ez bada edo aurkeztutako alegazioak onartzen ez badira, ikasleek hizkuntza eta maila horretako ofizialtasuna galduko dute, baina ez azterketa egiteko eskubidea.

Ondorengo frogagiriak onartuko dira, betiere matrikulatu ondoren norberaren egoera aldatu baldin bada.

1. Lan arrazoiak.

  • Lan kontratua, matrikula burutu den egunaren ondorengoa izango dena.
  • Lantokiko arduradunak luzatutako ziurtagiria, non lan-egoera aldaketa zehatzaren datak jarriko dituen (ordutegi aldaketa, ohiz kanpoko lan-karga, etab).
  • Bere lana txandaka egiten dutenen kasuan, betiere, eskolak eskaintzen duen beste ordutegi batera ezin badira egokitu, bere egoera ziurtatzen duen egiaztagiria.
  • Langile autonomoak, erregimen horretan izen-emate ziurtagiria eta  norberaren aitorpena, non klasera etorri ez den egunak zehaztuko diren.

2. Lan hobekuntzarako ikastaroak,  “post-grado” espezializaziokoak, bekak, irakaskuntza arautuko eskola praktikak, formakuntzarako bekak edo antzekoak.

  • Dagokion zentruko Zuzendariak edo Idazkariak luzatutako ziurtagiria, non jardueraren ordutegi eta data zehatzak agertuko den.

3. Ikaslearen edo bere senitartekoren baten gaixotasunagatik edo ospitaleratzeagatik.

  • Mediku-ziurtagiria, ahal den argiena, non ondorengo hau azaldu beharko den: ikaslearen ospitaleratzeagatik, mediku probak, kontsultak,  erreabilitazio ariketak , etab, direla eta ezin izan duela klasera etorri.
  • Senitarteko baten ospitaleratzeagatik baldin bada, ospitaleratze agiria eta alta agiria aurkeztu beharko da eta horrekin batera familia liburua edo ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumenturen bat.

4. Senitarteko  baten heriotza.

  • Heriotza ziurtagiria eta ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumenturen bat.

5. Beste Batzuk: irakas-denboran hartutako oporrak, ezkontzagatiko baimena eta  amatasun-baja.

  •  Egoera egiaztatzen duen dokumentua, non ez etortzea eta honen iraupena zehaztuko den.

EPEAK:

2023ko AZAROKO EPEAK
Onartzen diren hutsegiteak gainditu
dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea
Azaroaren 24an, 9:00etan.  BEGIRATU
Ziurtagiriak aurkezteko epea

Azaroaren 24tik Abenduaren 1era (14:00ak arte)

(posta elektronikoz bidal daitezke)

Onartutako eta ez onartutako
alegazioen argitaratzea
Abenduaren 7an, 16:00etan.:
ONARTUAK  / EZ ONARTUAK EPEZ KANPO
2024ko MAIATZ-EKAINEKO EPEAK
Onartzen diren hutsegiteak gainditu
dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea
Maiatzaren 10ean, 16:00etan.  
Ziurtagiriak aurkezteko epea Maiatzaren 13tik 17ra (14:00ak arte)
Onartutako eta ez onartutako
alegazioen argitaratzea
Maiatzaren  27an, 16:00etan.

Edozein kasutan, ikasle batek bere matrikulari uko egin diezaioke, indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera.


Ordua aldatzeko prozedura eta araudia (2023-2024)

(2023-2024 ikasturtea)

EPEAK:

  • Uztaila eta Abuztuan: Administraritzan galdetuarte
  • 2023ko irailaren 28tik urriaren 4 arte:
    Eguneko 20:30etik hurrengo eguneko 8:00ak arte (prozesu hau 24 orduz irekita egonen da jaiegunetan)
  • 2023ko urriaren 6tik azaroaren 16 arte:
    Eguneko 20:30etik hurrengo eguneko 8:00ak arte (prozesu hau 24 orduz irekita egonen da jaiegunetan)
  • 2023ko abenduaren 18tik 2024ko martxoaren 31 arte*:
    Eguneko 20:30etik hurrengo eguneko 8:00ak arte (prozesu hau 24 orduz irekita egonen da jaiegunetan)

PROZEDURA:

Matrikulaturik dagoen taldearen ordutegia aldatu nahi duen ikasleak, Erabiltzaileen gunea bitartez eskatu ahal izango du.

Horretarako ikasle bakoitzak bere eremu mugatuan (Erabiltzaileen gunea) sartu beharko du eta “Kudeaketa” goitibeherako menuan “Taldea aldatzeko eskaera” aukeratu.

Aldaketa egin badaiteke berehala onartuko da, automatikoki eskatutako taldean matrikulatuta egongo delarik, inongo mezurik bidali gabe.

Aldaketa ezin bada egin, eskaera zain geratuko da, ikaspostu bat hutsik geratu arte edo permuta bat posible izan arte, beste ikasle batek zure taldea eskatu duelako.

Gehienez 5 eskaera egin daitezke, zain dauden eskaerak nahiz onartutako aldaketak kontuan hartuta. Eskaera guztiak eskatu ordena zorrotz jarraituz atendituko dira.

Eskaera bat onartua suertatzen den unean, zain dauden beste eskaera guztiak deuseztatuko dira eta ikasleari aldaketa posta elektroniko baten bidez jakinaraziko zaio (helbide elektroniko bat ematea derrigorrezkoa da, zein nahi den momentuan aldatu ahal izango baita edota beste bat gehitu puntu eta komaz bereizita).

Aldioro ikaslea Erabiltzaileen guneko ordua aldatzeko atalean sar daiteke bere eskaerak aztertu, deuseztatu edo beste batzuk gehitzeko.

OHARRA: Ordu aldaketarik ez bada nahi, eskaera deuseztatu behar da, eta epea itxita baldin badago Administraritzan kontsultatu.

* Ordu-aldaketak eskatzeko epe horren datak aldatu egin dira, arrazoi teknikoak direla eta.


Uko egitea. Araudia (2023-2024)

(2023-2024 ikasturtea)

Edozein ikaslek eskatu ahal izango dio dagokion matrikulari uko egiteko espediente akademikoa duen Hizkuntza-Eskola Ofizialeko Zuzendaritzari, 2024ko martxoaren 31ko 14:30ak baino lehen.

Uko egitea izapidetu ondoren, eginbidea eskatzen duen ikaslearen espediente akademikoan islatuko da eta ulertuko da dagokion ikasturtea ez dela zenbatuko ikasturtea errepikatzeko.


Maila gainditzeko eta ikasle ofizial gisa jarraitzeko araudia (2023-2024)

A2, Tarteko B1, Tarteko B2, Aurreratuko C1 eta Aurreratuko C2 mailak gainditzeko, gehienez ere, maila bakoitza gainditzeko ezarrita dauden deialdi kopuruaren bikoitza izanen du.

MAILA IKASTAROA DEIALDI KOPURUA
Oinarrizko A1 4
A2
Tarteko –  B1 B1 2
Tarteko –  B2 B2.1 4
B2.2
Aurreratuko – C1 C1 2
Aurreratuko – C2 C2.1 4
C2.2

Maila bateko bigarren mailan zuzenean matrikulatzen denak, lehenengo maila urtebetean gainditu dutenek bezala, beste urte bat izanen du maila hori gainditzeko, ondoko taulan agertzen denaren arabera:

Epe horietan maila gainditzen ez bada, hizkuntza horretan ofizialtasuna galduko da eta ikasle berri gisa izena emateko prozesua hasi beharko da.


Tasen araudia (2023-2024)

1. Araudi erregulatzailea.

  • 7/2001 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.
  • 250/1992 Foru Dekretua, uztailaren 6koa, unibertsitarioak ez diren zentro publikoen funtzionamendurako sortzen diren gastu eta diru-sarreren erregimena arautzen dituena.
  • 449/1992 Foru Agindua, urriaren 15ekoa, unibertsitarioak ez diren zentro publikoen funtzionamendurako sortzen diren gastu eta diru-sarreren erregimena garatzen dituena.
  • 32/2023 Foru Agindua, apirilaren 3ekoa,  Hezkuntza Departamentuak, 2023-2024 ikasturterako derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ezartzen dituena.

2. Matrikula-tasaren ordainketa.

  • HEO-ak ematen duen zerbitzuaz baliatzen dena matrikula-tasa ordaintzera behartuta dago.
  • Matrikula burutzen den unean bertan ordaindu beharko da dagokion tasa.
  • Matrikula prozesu bakoitzean zehazten den moduan eginen da matrikula-tasen ordainketa.
  • Hezkuntza Departamentuak zehaztuko ditu ikasturte bakoitzeko matrikula-tasak.

3. Tasak itzultzea

Matrikula-tasa ondorengo kasuetan bakarrik itzuliko da:

  • Zentroari leporatzen ahal zaizkion zergatiagatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikula ordaindu eta tasa-murrizketa edukitzeko eskubidea baldin badu (lehendik ikaslea izan/familia ugaria, etab), eta 10 egun naturalen epean horren egiaztagiria aurkeztu eta gehiegi ordaindutakoa itzultzeko eskatzen badu; kasu horretan dagokion zatia itzuliko zaio.

Ondorengo kasuetan ez da matrikula-tasarik itzuliko:

  • Ikasturtea hasia baldin bada.
  • Ikasleari leporatzen ahal zaizkion zergatiagatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikulari uko egiten bazaio.
  • Matrikula egiteko eskatzen diren betebeharrak ikasleak betetzen ez dituela Eskolak egiaztatzen badu.
  • Taldeen aste osorako ordutegia jakin ondoren eskola-orduaren hasiera berdina duten bi hizkuntza edo gehiagotan matrikula egiten bada.
  • Hizkuntza berean beste HEO batean matrikulatzen bada, Urrutiko H.E.O. barne.
  • Matrikula burutu eta 5 eguneko epean ikasleak ez badu matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen.
  • Tasa-murrizketa edukitzeko eskubidea izan eta 10 egun naturalen apean ez badu egiaztagiria aurkezten eta tasa itzultzea ez badu eskatzen.

Gaurkotze eta hobetze ikastaroen araudia (2023-2024)

  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean matrikulatutako ikasleak nahi izanez gero azterketa libreak egiteko matrikula daitezke, baldin eta horretarako behar diren baldintzak betetzen badituzte.
  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean matrikulatuta egoteak ez du lehentasuna ematen hurrengo urtean ikasle ofizial bezala  matrikulatzeko. Hala egin nahi izanez gero, ikasle berriak matrikulatzeko prozedura jarraitu beharko da.
  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean eta halaber hizkuntza berean edozein mailatan ikasle ofizial bezala matrikula daiteke.
  • Aprobetxamendu ziurtagiria emanen zaie gutxienez klaseetara %80tara etorri diren ikasleei.

Datuak babesteari buruzko legea

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudia betetzeko, matrikula egitean ematen diren izaera pertsonaleko datuak, “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK” maneiatu eta bere ardurapean egongo den fitxategi batean jasoko dituela jakinarazten dizu. Ikasleek datuak ezagutu, aldatu eta deuseztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO” egoitzara jo dezakete (Konpainia kalea, 6. 31001 Iruñea), indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudian ezartzen den modu eta baldintzen arabera (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa).

Era berean, zure datuei buruzko edozein aldaketa “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALARI” jakinaraztea eskatzen dizugu, bere fitxategietan dagoen informazioa aldi oro gaurkotua eta akatsik gabe egon dadin.

Datuak jasotzeko helburu nagusia gure ikastetxeko berezko hezkuntza zerbitzua ematea da, baita datuak eta argazkiak gure WEB orrian eta “Vox Populi” aldizkarian argitaratzea ere. Zure irudia edo datu pertsonalak aipatutako hedabideetan agertzea nahi ez baduzu, gure ikastetxeari jakinarazi beharko diozu instantzia orokor baten bidez. Gainerakoan, zure matrikula gauzatzean zehaztutako baldintzak onartutzat hartuko dira.

Bereziki, matrikulatzeko inprimakiak betetzean, ikasleak “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALARI” baimena ematen dio bere datuak eta bere heziketa-aldian ikasketa-espedienteari apurka gehitzen zaizkionak (baimena berriz ere eskatzeko beharrik izan gabe), beste pertsona fisiko edota juridikoei jakinarazteko eta, beharrezkoa izanez gero, emateko, ondorengo helburuetarako:

  • Hezkuntza Zerbitzuko titularrak diren edo honekin zerikusia duten erakunde publikoak (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioa, Unibertsitateak).
  • Bigarren Hezkuntzako institutuak, irakaskuntza arautuaren alorrean.
  • Espainiar Estatuko beste Hizkuntza Eskola Ofizialak.
  • Urteko programazioan agertzen diren jarduera osagarriak, edo agertzen ez badira ere, aurretik ikastetxeko Eskola Kontseiluak BEAren barne onartuak izan diren jarduerak antolatzen dituzten publiko zein pribatuak diren erakundeak.
  • Jarduera akademikoaren ondorioz gertatutako istripuak bere gain hartzen dituzten aseguru-etxeak eta gizarte-segurantzako erakundeak.
  • Jarduera hezitzailearen funtzionamendua egokia izateko beharrezkoak diren zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta finantza-etxeak (CAN ikasleen ordainketak eta kobrantzak kudeatzeko, etab.).
  • Ikasketa ingurunea, hau da, irakasleria, administraritza eta zerbitzuetako langileria eta bestelako pertsona fisikoak, baita heziketaren jarraipen egokia egiteko beren partehartzea beharrezkoa den kide anitzeko taldeak ere.
  • Adin nagusiko edo emantzipatutako ikasleen senitartekoak edota legezko ordezkariak, ikasleen jarduera akademikoa eta formatiboaren jarraipen egokia egiteko informazioa ematea beharrezkoa denean.

“IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK” jakinarazten dizu izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietan sartzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-izaerakoak ezarrita dauzkala, teknologia egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak kontuan hartuta; arrisku horiek izan daitezke gizakiaren ekintzaren zein inguru fisiko edo naturalaren ondorio. Hau guztia indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiarekin bat etorriz, bereziki izera pertsonaleko datuak dituzten automatizatutako fitxategien segurtasun-neurriekin zerikusia daukan guztia.