Irakaskuntza ez ofiziala

2018-2019 IKASTURTERAKO TALDEAK

MATRIKULA IRAKASKUNTZA EZ OFIZIALA - 2018-2019 IKASTURTEA

BETEBEHARRAK

  • 2018an 14 urte izatea edo betetzea.

ZEIN MAILATAN IZENA EMAN (Espainiera - Atzerriko Hizkuntza izan ezik)

  • 2017-2018 ikasturtean "Beste Hizkuntzak" dagokion hizkuntzan matrikulatuta egon direnak: Gainditutakoaren hurrengoan.
  • Gainontzekoek ondorengoan(etan) egingo dute matrikula:
    - I. Maila
    - I maila baino maila altuagoan izena eman nahi dutenek, posta elektroniko bat bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen ondorengo helbidera:

2018-2019 IKASTURTERAKO INFORMAZIOA

Matrikula INTERNET bidez eginen da.

DEMO MATRIKULA

OSO GARRANTZITSUA:

  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.

    MATRIKULA INTERNET BIDEZ EGITEKO PROZEDURA:

    • Eskolako web orrian sartu (http://eoip.educacion.navarra.es) eta "Matrikula" botoia klikatu, gero "Matrikula Beste Hizkuntzak" botoian klik egin.
    • Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko dira. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko dira.
    • Eskatutako datuak bete ondoren, plaza eskaintza dagoen pantailara sartuko da. Hor hizkuntza, maila eta taldea-ordutegia aukeratuko ditu.
    • Programak, ikaspostuak dauden taldeak erakutsiko dizkio eta hor taldea aukeratu beharko da. GARRANTZITSUA: Ordutegia aukeratzerakoan arretaz begiratu.
    • Aukeratutako talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du. Tasa ordaindu beharko da ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, matrikula egiten den egunean bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean  Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.
    • DOKUMENTAZIOA: gehienez 2 lanegun izanen ditu, NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia bidaltzeko. IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko.

    Ikasle batek matrikula burutu eta 2 lanegunen epean ez badu tasa ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen, matrikula hau deuseztatuko zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.
    Matrikulak ez du baliorik izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.

MATRIKULA EGUTEGIA

MATRIKULATZEKO EGUNAK: Irailaren 28tik urriaren 9ra.
ORDUTEGIA: Irailaren 28ko 9:00etatik urriaren 4ko 23:59 arte.

OSATUTAKO TALDEAK

Urriaren 5ean, 16:00etan agertuko dira. Talde horietan matrikulatu diren ikasleen klaseak urriaren 9an hasiko dira (ordutegiaren arabera)
 

IKASPOSTU LIBREETAN MATRIKULATZEA

Aurreko matrikulatzeko prozedura bukatutakoan oraindik ikaspostu librerik balego, epe berri bat irekiko da.

  • IKAPOSTU LIBREEN IRAGARPENA: Urriaren 5ean, 16:00etan.
  • IKASPOSTU LIBREETAN MATRIKULATZEKO:
               -   INTERNET BIDEZ: Urriaren 8ko 9:00etatik urriaren 29eko 23:59 arte.
               -   Urriaren 30etik aurrera AURREZ AURREZ eginen da Eskolako Administraritzan.

TASAK

  • 223 €

IKASTURTEAREN IRAUPENA

75 ordu.

  • Ikasturte hasiera: urriaren 9an (ordutegiaren arabera).

ESKOLA EGUTEGIA

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Gutxienezko IKASLE KOPURUA talde bakoitzean: 10. Gutxienezko kopurua lortzen ez duten taldeek bertan behera geldi daitezke.
  • Matrikularen dirua bakarrik itzuliko da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastaroa ez ematea edo atzeratzea erabakitzen badu.
  • KLASERA ETORTZEA: Ikasleriari gutxienez %80ko etortzea eskatuko zaio bertaratze ziurtagiria eskuratu ahal izateko.
  • Eskolan Baliabide Gela bat dago, bertan kontsulta gela, ikus-entzunezko gunea, multimedia gela eta mailegu zerbitzua aurki ditzakezu.