Irakaskuntza Librea

Aurkibidea
Matrikula libre-egutegia
Betebeharrak
Ziurtatze-proba hauetan matrikula daiteke
Azterketa deialdiak
Azterketa egoitza
Alemaneko, Frantseseko eta Italierako matrikula librea
Euskarako eta Ingeleseko matrikula librea egiteko prozesu berria
Ekarri beharrekoa
Tasak
Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda
Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena
Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena
Ohar garrantzitsuak

Matrikula libre-egutegia

(2017-2018 Ikasturtea)

KASU. OHAR GARRANTZITSUA

Euskara eta Ingeleseko azterketa libreak: Matrikula egiteko interesa duenak, aurreinskripzioa egin beharko du, otsailaren 12tik 18ra, azterketak eginen diren egoitza adjudikatzeko. 

ALEMAN, FRANTSES eta ITALIERA

(21/2018 Ebazpena, otsailaren 2koa) (1. ERANSKINA) (2. ERANSKINA)

MATRIKULA ORDUTEGIA (INTERNET BIDEZ): 2018ko otsailaren 19ko 9:00etatik otsailaren 25eko 23:59ak arte.

MATRIKULATZEKO SARBIDEA Flecha de acceso


EUSKARA eta INGELESA

  (21/2018 Ebazpena, otsailaren 2koa) (1. ERANSKINA) (2. ERANSKINA)

PROZESU BERRIA

a) AURREINSKRIPZIOA: 2018ko otsailaren 12ko 9:00etatik otsailaren 18ko 23:59ak arte.

b) MATRIKULA: 2018ko otsailaren 27ko 9:00etatik martxoaren 4ko 23:59ak arte

Matrikulatzeko egokitu zaion behin behineko ikastetxea kontsultatzeko, 

 sartu AURREINSKRPZIOA ETA MATRIKULAFlecha de acceso

Betebeharrak

(2017-2018 Ikasturtea)

    • 2018. urtean 16 urte betetzea. 14 urtetik gorakoek matrikula egin ahal izango dute DBHn ikasten ez duten hizkuntzan (HLOren 59. artikulua). DBHn ikasten diren hizkuntzak hauek dira: atzerriko 1. eta 2. hizkuntza eta heziketa hizkuntza.

    • Matrikula egiterakoan, gutxienez, Eskola Graduatu, Eskola Ziurtagiri, Lehen Mailako Ikasketa Ziurtagiria edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa egina edukitzea.
    • Uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz, espainiar nazionalitatea ez duenak ezin izango du pasaporteak zehazten dion herrialdeko hizkuntza ofizial horretan oinarrizko eta tarteko mailan matrikularik egin.

Ziurtatze-proba hauetan matrikula daiteke

(2017-2018 Ikasturtea)

a) Oinarrizko Maila (A2): euskaran eta ingelesean izan ezik.

b) Tarteko Maila (B1).

c) Maila Aurreratua (B2).

d) C1 Maila (C1)

Ikaslea nahi duen mailan matrikulatuko da. Bakarrik hizkuntza bakoitzeko maila batean matrikulatu ahal izango da. Ez da beharrezkoa aurreko maila gainditua izatea maila altuago batean matrikulatzeko.

Azterketa deialdiak

(2017-2018 Ikasturtea)

(21/2018 EBAZPENA, OTSAILAREN 2KOA) (1. ERANSKINA) (2. ERANSKINA)

Ikasle libreak 2 azterketa deialdi izanen ditu dagokion maila gainditzeko. Proben ohiko deialdia maiatza-ekainean izanen da eta ez-ohiko deialdia irailean.

HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu

Azterketa egoitza

(Curso 2017-2018)


Hizkuntza eta maila bakoitzean matrikulatutako ikasle kopurua eskola bakoitzak duen kapazitatea baino handiagoa balitz, beste egoitza batzuk egoki daitezke proba idatzia zein ahozkoa egiteko, baita bi deialditan banatu ere (goizez eta arratsaldez). Kasu hauetan, eskola bakoitzak garaiz adieraziko du, ikasle bakoitzak proba horiek non eta noiz eginen dituen.

EUSKARA ETA INGELESA

Probak egiteko hiru ikastetxe izango dira: Iruña, Lizarra eta Tutera. Ikastetxe bakoitzari eragin-eremu bat ezartzen zaio. Aurreinskripzioa egiteko unean zona bat aukeratu beharko da eta adierazi beharko da matrikula beste ikastetxe batean egiteko aukera eduki nahi den, lehen aukerarekin matrikula lortu ezean.

Eragin-eremu bakoitzari dagozkion udalerriak ebazpen honetako 2. eranskinean zerrendatzen dira.



Alemaneko, Frantseseko eta Italierako matrikula librea

(Curso 2017-2018)

Alemán, frantses eta italierako zertifikazio probak egiteko on-line matrikula aukeratutako eskolan egingo da,  aurreinskripziorik gabe, 2018ko otsailaren 19tik 25era. 

Euskarako eta Ingeleseko matrikula librea egiteko prozesu berria

(2017-2018 ikasturtea)

AURREINSKRIPZIOA

Azken urteotan ingeles eta euskara matrikula librearen kopurua handiegia izan dela eta, eta baliabideak ahalik eta hobekien kudeatzeko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialentzat on-line aurre-inskripzio epe bakar bat irekiko da.

Ingeles eta euskara proba libreetan parte hartu nahi dutenek hizkuntza bakoitzarentzat aurre-inskripzio bana egin beharko dute, aukeratutako maila adieraziz. Hizkuntza bakoitzeko maila bana. Soilik maila baterako matrikula onartuko da hizkuntza bakoitzean.

 Aurre-inskripzioa hizkuntza eskola ofizialeen web orrian aurkituko den informatika tresnaren bidez soilik egingo da, 2018ko otsailaren 12 eta 18 bitartean, biak barne. Epe honen kanpo informatika tresna ez da erabilgarria izango. 

Aurre-inskripzio prozesuan, eskatzaileak datu pertsonalak, hautatutako hizkuntza eta maila, eta probak egiteko lehentasuneko gisa aukeratzen duen eskola adieraziko ditu. Informatika tresnak aurreinskripzio bakoitzari zenbaki bana emango dio.

 Aurreinskripzioan emandako datuak matrikula egiteko unean baieztatuko dira eta zinpeko aitorpenaren izaera izanen dute.

Kontsultatu
aurreinskripzioa egiteko
DEMOa 

BAREMOA

 Matrikula libreak esleitzeko matrikula egiteko unean egiaztatzeko izanen diren ondorengo irizpideekin honako baremo hau ezarriko da:

- 2 puntu: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden ikastetxeetan jardun diren irakasleak edo aukeratutako eskolako eragin-eremuan bizi direnak.

 - Puntu 1: Nafarroan bizi direnak, lehen aukeran aukeratutako eskolako eragin-eremutik kanpo.

 - 0 puntu: Nafarroan bizi ez direnak.

 Probak egiteko hiru ikastetxe izango dira: Iruña, Lizarra eta Tutera. Ikastetxe bakoitzari eragin-eremu bat ezartzen zaio. Aurreinskripzioa egiteko unean zona bat aukeratu beharko da eta adierazi beharko da matrikula beste ikastetxe batean egiteko aukera eduki nahi den, lehen aukerarekin matrikula lortu ezean.

Eragin-eremu bakoitzari dagozkion udalerriak ebazpen honetako 2. eranskinean zerrendatzen dira.

ZOZKETA ETA  ESLEITUTAKO IKASTETXEA

  Behin aurreinskripzio epea bukatuta, eskatzaile bakoitzari ikastetxe bat esleituko zaio. Horretarako ikastetxeek dituzten giza eta leku baliabidearen erabilgarritasuna kontuan hartuko da.

 Ikastetxe bat esleitzeko, aurreinskripzioak bildu dituen informatiko tresnak hizkuntza bakoitzari ausazko zenbaki bat aterako du, zeinetik eskatzaileei frogak egiteko matrikularako ikastetxeak esleituko diren. Prozesu honetan 2.2. puntuan adierazitako baremoan izandako puntuaketa kontuan izango da. Zenbaki hori lortzeko otsailaren 19an goizeko 10etan jendaurrean egingo da, Iruñeko Santo Domingo Kalean 8, Atzerriko Hizkuntzen Atalak duen egoitzan.

  Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuan behin behineko zerrendei helegiteak egiteko eskatzaileek 2018ko otsailaren 20tik 22ra epea izango dute. Ikastetxeko pertsonaleko ezadostasuna helegite bat egiteko ez da nahiko izango. 

Otsailaren 20tik aurrera, aurreinskripzioa egin duen informatiko tresnaren bidez, eskatzaileak  kontsultatu ahal izanen du matrikulatzeko egokitu zaion behin behineko ikastetxea. 

Behin betiko adjudikazioak aurreinskripzioa egin den informatiko tresnan kontsultatu ahal izanen dira 2018ko otsailaren 26ko 14:00etatik aurrera.

MATRIKULA

Hizkuntza bakoietzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

Ingeles eta euskarako zertifikazio probat egiteko aurreinskripzioa egin dutenek bakarrik izango dute matrikula librea egiteko aukera.

Ingeles eta euskara aurreinskripzioa egin dutenentzat matrikula librea egiteko epe bat irekiko da 2018ko otsailaren 26tik martxoaren 4ra (biak barne).

Eskatzaile bakoitzak  azaldutako prozesuan esleitutako ikastetxean egingo du matrikula.

Ekarri beharrekoa

Matrikula egiterakoan eskaneatuak, posta arruntaren bidez edo bertara eramanez,  honako dokumentu hauek helaraziko dira, martxoaren 14a baino lehen:

a)  NAN/AIZaren fotokopia. Eskatzailea adjudikatutako eskolako ikasle edo ikasle ohia izaten bada ez da beharrezkoa.

b)  Ingeles eta euskara matrikula libreen kasuan, bizitokia ikastetxeko eragin-eremuan egiaztatzeko udal-erroldaren ziurtagiria. NAN/AIZean helbide bera bada, ez da beharrezkoa izango.

c)  Ingeles eta euskara matrikula libreen kasuan, Nafarroako ikastetxe itundu batean irakasle izana egiaztatzeko ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria. Nafarroako sare publikoen irakasleak ofizioz egiaztatuko dira.

 d)  Hala balegokio, prezio publikoak ordaintzetik erabat edo zati batez salbuetsita izatearen frogagiria, indarrean dagoen arauaren araberakoa.

 e)  Desgaitasuna aintzatetsia dutenek kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non gradua eta dagozkion egokitzapena agertu behar diren.

 f)  Beste hizkuntza eskola ofizial batetik datorren ikasleak espedientearen lekualdaketa eskatu edo lortu duela ziurtatzen duen agiri eguneratua. 

Tasak

(2017-2018 Ikasturtea)

Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. ARAUDIA

Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

ORDAINDU BEHARREKOARI BURUZKO XEHETASUNAK

LEHENDABIZIKO ALDIZ IZENA EMATEA (IKASLE BERRIAK)30,00 €
AZTERKETA ESKUBIDEAK52,00 €
KUOTA OSAGARRIA15,00 €

GUTXIAGO ORDAINDU BEHARREKOA (40/2003 Legea, azaroaren 18koa eta 6/2005 Foru Legea, maiatzaren 18koa)

  • FAMILIA UGARIA OROKORRA ETA BEREZIA:

         *  %100eko salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

         *  %50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.


  • EKINTZA TERRORISTEN ETA GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK

*  Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak eta Genero-indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak , irakaskuntza ez-  derrigorrezkoen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

  • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)

    • %100eko salbuespena, %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.
    • %50eko hobaria, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonentzat.

IKASLE BERRIAKLEHENDIK IKASLE DIRENAK


IKASLE BERRIAK

Ikasle berriak dira Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle libre edo ofizial inoiz izan ez direnak.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Lehenengo aldiz izena ematea behin bakarrik. 
  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.

IKASLE BERRIENTZAKO adibideak:

Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin beharko da

(matrikula bat baino gehiago egiten bada, hurrengoan lehendik ikaslea izandakoa izanen da)

ARRUNTA

MAILA OROKORREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA

MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK

 ETA%65=>DESGAITASUNA

97,00 €56,00 €15 €


LEHENDIK IKASLE DIRENAK

Lehendik ikasle direnak (ordaindu beharreko diruari dagokionez soilik) hauek dira: aurretik Hizkuntza Eskola Ofizial batean, edozein hizkuntzatan, ikasle ofizial edo libre izandakoak, Urrutiko Hizkuntza Irakaskuntza Eskola Ofizialekoak barne.

Ikasle guziek ordaindu behar dutena:

  • Azterketa eskubideak, matrikula egiten den hizkuntza bakoitzeko.
  • Kuota osagarria.Ordainketa bakarra izanen da, zenbat hizkuntzetan matrikulatzen den kontutan izan gabe. Kuota honek, IHEOeko departamentuek antolatzen dituzten kultura jarduetara joateko eta Baliabide Gelako mailegu zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du.

Matrikula bakoitzeko ordainketa bat egin beharko da

ARRUNTA

MAILA OROKORREKO
FAMILIA UGARIA
ETA
%33=>DESGAITASUNA

MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIA
EKINTZA TERRORISTEN, GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAK

 ETA%65=>DESGAITASUNA

67,00 €41,00 €15 €

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda

(2017-2018 Ikasturtea)

  • BEHIN-BEHINEKOA: Apirilaren 18an, asteazkena, 14:30ean. 
    • Alegazioak aurkezteko epea: Apirilaren 19tik 30a arte (Administraritzaren ordutegian).

  • BEHIN BETIKOA: Maiatzaren 4an, ostirala, 14:30ean.

Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Proben gaineko oharrak>Begiratu

Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena

Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, zirutapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela justifikatzen duten ikasleek denbora eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte.

Eskaera hau, probak egiteko eguna baino 30 egun lehenago egin beharko da.

Minusbaliotasun maila aitortua %33ekoa edo handiago baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko. Desgaitasun hori matrikula egiterakoan egiaztatu beharko da.


EGOKITZAPENA-ESKAERA
 

Ohar garrantzitsuak

  • Martxoaren 14a arte izanen da dokumentazio osoa aurkezteko epea.

  • Beste HEO batean matrikulatuta dagoen ikaslea, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola barne, ezin izango da Eskola honetan hizkuntza berean matrikulatu.
    Arau hauek ez betetzeak matrikularen deuseztatzea ekarriko du eta ordaindutako tasa ez da itzuliko. Araudia begiratu

  • Azterketen datak  web orri honetan agertuko dira. HIZKUNTZAK>dagokion hizkuntza>Azterketak>Egutegi Libreak>Begiratu

  • Azterketen emaitzak web orri honetan kontsultatu ahal izango dira (Erabiltzaileen gunea). 

  • Matrikula egitean, ikasleak datuak babesteari buruzko baldintzak irakurri eta baieztatu beharko ditu (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa).

  • Eskolan Baliabide Gela bat dago, bertan kontsulta gela, ikus-entzunezko gunea, multimedia gela eta mailegu zerbitzua aurki ditzakezu.