Ikasle berriak (Iruñea eta Lizarrako Unitatea)

Aurkibidea
Onarpen Prozesua. Ikasle Berriak
Betebeharrak
Aurreinskripzio-Zozketa-Matrikula prozedura
Zein mailatan inskribitu/matrikulatu (2019-2020 ikasturtea)
Aurreinskripzio-Zozketa-Matrikula epeak
Ikaspostu libreak betetzeko matrikulatzeko epeak
Dokumentazioa
Tasak
Ohar garrantzitsuak

Onarpen Prozesua. Ikasle Berriak

(2019-2020 Ikasturtea)

Onarpen prozesua ikasle berri guztiei aplikatuko zaie

IKASLE BERRIAK

Ikasel berriak ondorengo egoeran daudenak dira:

  1. Aurreko ikasturtean ikasle ofizial izan ez direnak.
  2. Ikasle librea izan eta ofizial moduan matrikulatu nahi duenak (aurrez aurreko ikastaroak, erdipresentziazkoak, trinkoak).
  3. Beste hizkuntza batean matrikula egin nahi duen ikasle ofizialak.
  4. Klasera ez etortzeagatik edo errepikatzeagatik ofizialtasuna galdu dutenak.
  5. Maila gainditua izan eta hizkuntzaren ezaguera gaurkotu nahi duen ikasleak.

1. 2. 3. eta 4  ataletakoek  nahi duten hizkuntzan aurreinskripzioa egin beharko dute.

5. ekoek berriz Ikaspostu libreetan matrikulatzeko 2. epetik aurrera  matrikulatzen ahal dira. (gainditutako maila batean ezin da aurreinskripziorik egin)

Kasu bakoitzean, IHEOk egutegi eta berariazko arautak argitaratuko ditu.

GAURKOTZE ETA HOBETZE IKASTAROAK (MODULUAK)

  • Web orri honetan argitaratutako Araudian oinarrituko da aurreinskripzio prozesua.

Betebeharrak

  • Sartzeko ezinbesteko betebeharra: Ikasketak hasten diren urtean 16 urte betetzea. 14 urtetik gorakoek matrikula egiten ahal dute DBHn ikasten ez duten hizkuntzan (HLOren 59. artikulua). DBHn ikasten diren hizkuntzak hauek dira: atzerriko 1. eta 2. hizkuntza eta heziketa hizkuntza.
  • Matrikula egiterakoan, gutxienez, Eskola Graduatu, Eskola Ziurtagiri, Lehen Mailako Ikasketa Ziurtagiria edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa egina edukitzea.
  • 2019-2020 ikasturtean irakaskuntza ofizialean zuzenean maila altuagoan matrikulatu nahi  eta  aurreko maila Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditua ez izan edo baliokidea den titulurik ez duenak zein mailatan matrikulatu atalean begiratu beharko du.


Aurreinskripzio-Zozketa-Matrikula prozedura

AURREINSKRIPZIOA

  1. Eskolako web orri honetako “Matrikula” botoian klikatu, ondoren, "Aurreinskripzio-zozketa-matrikula prozesua" botoian klikatu.
  2. Ikaspostua eskatu nahi duenak, aplikazioan alta eman beharko du, bere jaiotze data eta NAN edo AIZ adieraziz.
  3. Lehenengo pantailan datu pertsonalak sartu beharko ditu. Prozesuarekin jarraitu ahal izateko derrigorrezko eremu batzuk bete beharko ditu.
  4. Pasahitz bat sartu beharko du geroago aurreinskripzio-prozesuan sartu ahal izateko eta balizko matrikula egiteko. Beraz, pasahitz hori ongi gorde.
  5. APP bat jeisteko aukera izanen da norberaren aurreinskripzioari jarraipena egiteko.
  6. Eskatutako datuak bete ondoren, ikaspostua eskatzeko pantailara sartuko da. Bertan hizkuntza eta maila hautatuko du eta azkenik eta lehentasunaren arabera talde-ordutegia aukeratuko du (gehienez 3). 
    GARRANTZITSUA: bakarrik egokitzen zaizkion ordutegiak aukeratu behar ditu. Bakarrik ordutegi bat egokitzen bazaio, ordutegi hori aukeratu behar du, ez gehiago.
  7. Aurreinskripzio-epea irekita dagoen bitartean, ikasleak aurreinskripzioa kontsultatu, aldatu, ezabatu, berri bat egin edo datu pertsonalak aldatu ditzake.

MATRIKULA

  1. Zozketa egin ondoren, ikasleak berriz ere aurreinskripzio gunean sartu beharko du onartua izan den eta zein ordutegia egokitu zaion jakiteko.
  2. Egokitu zaion talde-ordutegian interesatuta baldin badago, sistemak ematen dion matrikula prozesuarekin jarraitu beharko du bukatu arte. Tasa ordaindu beharko da ikaspostua benetakoa izateko. Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. TASAK
    EKARRI BEHARREKOA: dagokion dokumentazioa 5 eguneko epean Eskolara bidali behar da.
  3. Betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da aurreinskripzioa egin dutenentzako. Epe horretan, ikaspostuak Internet bidez, programan sartu ahala emanen dira. (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak

Aurreinskribatzeko 
DEMO-a begiratu

 

Zozketa eta matrikulatzeko 
DEMO-a begiratu

Zein mailatan inskribitu/matrikulatu (2019-2020 ikasturtea)

Ikaslea  A1 mailan matrikulatuko da edo gainditua duenaren hurrengo mailan (1) edo nahi duen gaurkotze eta hobetze  ikastaroetan (moduluak)  (IKUS BEHEKO KOADROA

(1) Hizkuntzaren ezagutza gaurkotu nahi duenak, lehendik gaindituta duen mailan matrikula daiteke ikaspostu libreak betetzeko 2. epetik aurrera. Ezin izanen da aurreinskripziorik egin. 

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALBATEAN
GAINDITUTAKO MAILA

ZEIN MAILAN
MATRIKULATU 
Aurreko ikasturteak2007-2008tik 2018-2019ra2019-2020 IKASTURTEA
1.Oinarrizko 1. (A1)A2
2.Oinarrizko 2. (A2)B1
3. / Oinarrizko ZikloaTartekoa (B1)B2.1
4.Aurreratuko 1. (B2.1)B2.2
5. / Gaitasun Maila
(Alemana, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera)
Aurreratuko 2.(B2.2)C1
---C1 (ingelesa)C2.1 (ingelesa)
C2.1 (ingelesa)C2.1 (ingelesa)

 

    • LOGSE-LOE Batxiler-tituludunak batxilergoan ikasitako lehen atzerriko hizkuntza ikasi nahi badute, zuzenean B1 mailan sar daitezke eta A ereduko ikasleak gainera Euskarako B1 mailan.  
    • Europar Erreferentzi Marko Bateratuaren (EEMB) arabera titulazio baliokideak dauzkatenak, ondorengo mailan sar daitezke. (Ikus TITULU BALIOKIDEAK)
    • Bere maila jakin nahi eta aurreko maila gainditu gabe izan edo titulu baliokiderik ez duenak, ondorengoa egin beharko du:

    ALEMANA, FRANTSESA eta ITALIERA



    A2, B1 edo B1.1 MAILETARA SARTZEKO:

    B2.2ra  SARTZEKO:

     C1 MAILAN SARTZEKO:

     EUSKARA



    A2, B1, B2.1 edo B2.2ra  MAILETARA SARTZEKO:

     C1 MAILAN SARTZEKO:

    INGELESA


    A2, B1 edo B1.1, B2.2, C1 eta C2.1era SARTZEKO
    :

    C2.2ra SARTZEKO:

    OHARRAK: Ez da onartuko Alemaneko, Frantseseko edo Italierarako  B2.2 mailako edo C1 mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikularik.

    Ez da onartuko Euskarako C1eko mailako matrikula egin eta aurreko maila gainditu gabe duenaren, titulu baliokidea ez duenaren eta dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.

    Ez da onartuko Ingeleseko C2.2 mailako matrikula egin eta  C2.1 gainditu gabe edo dagokion sailkatze proba egin eta gainditu ez duenaren matrikula.


    Aurreinskripzio-Zozketa-Matrikula epeak

    (2019-2020 Ikasturtea)

    MAILAKAURREINSKRIPZIOAZOZKETA MATRIKULATZEKO
    EPEA
    A1
    A2
    B1

    Ekainaren 27ko 9:00etatik
    Irailaren 17ko 23:59 arte

    Irailaren 18an,
    12:00etan.
    Emaitza:
    16:00etan

    Irailaren 19ko 9:00etatik
    Irailaren 20ko 23:59 arte
    B2.1
    B2.2
    C1
    C2.1 (ingelesa)
    C2.2 (ingelesa)
    Moduluak

    Ekainaren 27ko 9:00etatik
    Irailaren 20ko 23:59 arte

    Irailaren 23an,
    12:00etan.
    Emaitza:
    16:00etan
    Irailaren 24ko 9:00etatik 23:59 arte


    OHARRA: Hizkuntza eta maila guztietan betegabeko ikasposturik geldituko balitz, matrikula egiteko epe berri bat irekiko da aurreinskripzioa egin dutenentzako (Ikusi betegabeko ikaspostuak betetzeko epeak).

    Ikaspostu libreak betetzeko matrikulatzeko epeak

    (2019-2020 Ikasturtea)

    Matrikula 2020ko martxoaren 31 arte irekita egonen da, ondorengo egutegiaren arabera:

    IKASPOSTU LIBREAK BETETZEKO MATRIKULA

    1. EPEA
    AURREINSKRIPZIOA
    EGIN DUENARENTZAKO
    ETA OFIZIALAK

     Ikaspostu libreak: 
    Irailaren 25ean 

    argibide +

    (ON-LINE MATRIKULA) 

    2. EPEA
    EDOZEINENTZAKO

     Ikaspostu libreak: 
    Irailaren 27an 

    argibide +

    (ON-LINE MATRIKULA) 

    3. EPEA
    EDOZEINENTZAKO

     Ikaspostu libreak:
    Urriaren 3tik 9ra

    argibide +

    (PRESENTZIAZKO MATRIKULA) 

    4. EPEA
    EDOZEINENTZAKO

     Ikaspostu libreak:
    Urriaren 14tik azaroaren 22ra

    argibide +

    (PRESENTZIAZKO MATRIKULA) 

    5. EPEA
    EDOZEINENTZAKO

     Ikaspostu libreak:
    Abenduaren 10ean

    argibide +

    (ON-LINE MATRIKULA) 

    6. EPEA
    EDOZEINENTZAKO

     Ikaspostu libreak:
    2019ko abenduaren 16tik 2020ko martxoaren 31ra

    argibide +

    (PRESENTZIAZKO MATRIKULA) 


    LEHENENGO EPEA: AURREINSKRIPZIOA EGIN DUENARENTZAKO eta OFIZIALENTZAKO (dagokion epean matrikula egin ez duenarentzako) (ON-LINE MATRIKULA


    MAILAK

    BETE GABEKO IKASPOSTUAK AGERTZEA 

    MATRIKULATZEKO DATAK

    MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA

    GUZTIAK

    Irailaren 25ean

    (16:00etan)

    Irailaren 26an

    Hizkuntza

    Hasiera

    Bukera

    Ingelesa

    A1

    9:00etan

    23:59 arte

    A2

    9:15ean

    B1

    9:30ean

    B2.1

    10:00etan

    B2.2

    10:30ean

    C1

    11:00etan

    C2.1

    11:30ean

    C2.2

    12:00etan

    Moduluak

    12:15ean

    Frantsesa

    12:30ean

    Euskara

    13:00etan

    Alemana

    13:30ean

    Italiera

    14:00etan


     

    BIGARREN EPEA: EDOZEINENTZAKO (ON-LINE MATRIKULA)  

     [GAINDITUA DUTEN MAILA EDO MAILETAN MATRIKULA EGIN NAHI DUTENEK BARNE (*)]   

    (*) Hizkuntzaren ezagutza gaurkotu nahi duenak, lehendik gaindituta duen mailan matrikula daiteke.

    MAILAK

    BETE GABEKO IKASPOSTUAK AGERTZEA 

    MATRIKULATZEKO DATAK

    MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA

    GUZTIAK

    Irailaren 27an

    (16:00etan)

    Irailaren 30ean

    Hizkuntza

    Hasiera

    Bukera

    Ingelesa

    A1

    9:00etan

    23:59 arte

    A2

    9:15ean

    B1

    9:30ean

    B2.1

    10:00etan

    B2.2

    10:30ean

    C1

    11:00etan

    C2.1

    11:30ean

    C2.2

    12:00etan

    Moduluak

    12:15ean

    Frantsesa

    12:30ean

    Euskara

    13:00etan

    Alemana

    13:30ean

    Italiera

    14:00etan

    HIRUGARREN EPEA:EDOZEINENTZAKO (PRESENTZIAZKO MATRIKULA)

    BETE GABEKO IKASPOSTUAK AGERTZEA 

    ORDUA

    Urriaren 3tik 9ra

    8:30ean

     

    MATRIKULATZEKO DATAK

    MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA

    Urriaren 3tik 9ra

    Astelehenetik osteguna arte: 9etatik 14ak arte eta  16etatik 19ak arte.
    Ostirala:  9etatik 14ak arte

       

    LAUGARREN EPEA:EDOZEINENTZAKO (PRESENTZIAZKO MATRIKULA)

    BETE GABEKO IKASPOSTUAK AGERTZEA

    ORDUA

    Urriaren 14tik azaroaren 22ra

    8:30ean

     

    MATRIKULATZEKO DATAK

    MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA

    Urriaren 14tik azaroaren 22ra

    Astelehenetik osteguna arte: 9etatik 14ak arte eta  16etatik 19ak arte.
    Ostirala:  9etatik 14ak arte

       


     

    BOSGARREN EPEA: EDOZEINENTZAKO (ON-LINE MATRIKULA)

    BETE GABEKO IKASPOTUAK AGERTZEA

    MATRIKULATZEKO EGUNA
    (on-line Matrikula) 

    HIZKUNTZA

    ORDUTEGIA

    Hasiera

    Bukaera

    Abenduaren 10ean

    (16:00etan)

    Abenduaren 11n

    INGELESA

    A1

    9:00etan

    23:59ean

    A2

    9:15ean

    B1

    9:30ean

    B2.1

    10:00etan

    B2.2

    10:30ean

    C1

    11:00etan

    C2.1

    11:30ean

    C2.2

    12:00etan

    Moduluak

    12:15ean

    FRANTSESA

    12:30ean

    EUSKARA

    13:00etan

    ALEMANA

    13:30ean

    ITALIERA

    14:00etan

     

    SEIGARREN EPEA:EDOZEINENTZAKO (PRESENTZIAZKO MATRIKULA)

    BETE GABEKO IKASPOSTUAK AGERTEZEA

    ORDUA

    2019ko abenduaren 16tik 2020ko martxoaren 31ra

    Astelehenero, 8:30ean  

     

    MATRIKULA

    MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA

    2019ko abenduaren 16tik 2020ko martxoaren 31ra

    Astelehenetik osteguna arte: 9etatik 14ak arte eta  16etatik 19ak arte.
    Ostirala:  9etatik 14ak arte


    Dokumentazioa


    1. IKASLE BERRIAK (Hizkuntza Eskola Ofizial batean inoiz matrikulatu ez denak):

    • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
    • Ikasketak: zinpeko aitorpena, non ikasleak betebeharretan eskatzen den gutxienezko ikasketa maila daukala adieraziko duen. Zinpeko aitorpen hori nahitaezko “check” baten bidez burutuko da interneten bidez matrikulatzen ari den bitartean.
      16 urtetik beherako ikasleak DBHn ikasten ari den hizkuntzen ziurtagiria ekarri beharko du.
    • Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
    • Italierako eta Ingeleseko C1eko gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
    • Familia Ugariek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.

    2. LEHENDIK IKASLE IZANDAKOAK:

    • Alemaneko, Euskara, Frantsesa eta Italierako C1ean matrikula egin eta aurreko maila H.E. batean gainditua ez duenak edo sailkatze proba gainditu ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
    • Ingeleseko C2.1 mailan matrikulatu eta C1 maila gainditua ez duenak, ziurtagiri baliokidea ekarri beharko du.
    • Italierako eta Ingeleseko C1eko gaurkotze eta hobetze ikastaroan matrikula burutu eta ziurtagiri baliokidearen jabe denak, ziurtagiri hori ekarri beharko du. (Ikus ziurtagiri baliokideak).
    • Familiak Ugariek, ekintza terroristen biktimek eta genero indarkeriaren biktimek, “tasen murrizketa” atala begiratu.
    • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batetik datozen ikasleek (Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialekoak barne), aurrerago zehaztutakoaz gain, ondorengo dokumentazioa ere ekarri behar dute:

      • NANaren fotokopia.
      • Espediente lekualdaketa eskatu edo lortu dutela ziurtatuko duen agiriaren fotokopia.

    Tasak

    (2019-2020 Ikasturtea)

    Ordainketa Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez. ARAUDIA

    Ordaindu beharrekoari buruzko zalantzaren bat izanez gero galde ezazue administraritzan.

    Tasen murrizketa

      • FAMILIA UGARIA OROKORRA ETA BEREZIA 
        Familia Ugariaren karneta gaurkotuaren fotokopia ekarri behar dute.
      • EKINTZA TERRORISTEN BIKTIMAK (Apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, ekintza terroristen biktimei laguntzeko):Baita ezkontideek eta seme-alabek ere (ziurtagiariaren fotokopia ekarri beharko dute).
      • GENERO INDARKERIAREN BIKTIMAK: Baita haien seme-alabak. Nafarroan Delituen Biktimei Arreta Eskeintzako Atalak luzatutako egiaztagiria aurkeztu beharko da. (San Roque k, 4, beheko solairua - Justizia Jauregia - 31011 Iruñea, 848 42 33 76, 848 42 76 71, 848 42 13 87 telefonoak edo, oasistencia.victimas.delito@cfnavarra.es).
      • DESGAITASUNA AINTZATETSIA DUTENEK (Kasu bakoitzean dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da)
        • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %100eko  exentzioa izanen dute.
        • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua dutenek, %50eko hobaria izanen dute.

      Tasak 

      IKASLE BERRIAK

      Matrikula mota

      Matrikula ArruntaMaila Orokorreko 
      Familia Ugaria
      eta 
      %33=>Desgaitasuna
      Maila Bereziko Familia Ugaria
      eta 
      %65=>Desgaitasuna
       
      Ekintza terroristen biktimak
      eta
      Genero indarkeriaren biktimak

      Ofizalak eta
       Moduluak (Urtekoak)

      203 €

      114 €

      25 €

      25 €

      Moduluak
      (Lauhilekoak)

      129 €

      77 €

      25 €

      25 €

      Ikasturte honetan  matrikula gehiago egiten baduzu, gogoratu lehendik ikasle izandakoa zarela

      LEHENDIK IKASLE DIRENAK

      Matrikula motaMatrikula ArruntaMaila Orokorreko 
      Familia Ugaria
      eta 
      %33=>Desgaitasuna
      Maila Bereziko Familia Ugaria
      eta 
      %65=>Desgaitasuna
       
      Ekintza terroristen biktimak
      eta
      Genero indarkeriaren biktimak
      Ofizalak eta
       Moduluak (Urtekoak)

      173 €

      99 €

      25 €

      25 €

      Moduluak
      (Lauhilekoak)

      99 €

      62 €

      25 €

      25 €

      * Tasak, 25 €ko kuota osagarria barne hartzen du, Zuzendaritzak onartua izan dena eta Hezkuntza Departamentuak baimendu duena. Kuota hau, Hezkuntza Departamentuak eskolaren mantentze eta oinarrizko funtzionamendurako ematen duenari gehitzen zaio. Honek, eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren maila eta instalazioen mantentzea eta hobetzea eta baliabide pedagogikoen eta teknologikoen hobekuntza ahalbidetzen du.

      Ohar garrantzitsuak

      (2019-2020 Ikasturtea)

       1.- KLASERA ETORTZEA:

      -   Ikasleriari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.

      -  Klaseak hasten direnetik azaroaren 14a bitartean 14 orduz ( erdipresentziazkoetan 6 ordu) edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea.

      Kontsulta ezazue klasera etortzeari buruzko araudia.

       2.- KLASERA ETORTZEA (Gaurkotze eta Hobetze ikastaroak- Moduluak):  Bertaratze ziurtagiria eskuratu ahal izateko, gutxienez %80ko etortzea eskatuko da.

       3.- IKASTURTEAREN ERREPIKAPENA: Kontsulta ezazue ikasle errepikatzaileentzako araudia.

       4.- MATRIKULARI UKO EGITEA: Kontsulta ezazue matrikulari uko egiteari buruzko araudia.

       5.-  Ez da inor bi hizkuntza edo gehiagotan matrikulatzen ahal izanen, baldin eta aukeratu dituen taldeetako klaseak ordu berean hasten badira.

      Matrikula egin ondoren ikasleren batek arau hori ez duela bete ikusiko balitz, lehendabizi egindakoa bakarrik onartu eta hurrengoa (edo hurrengoak) baliogabe uzteaz gain, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko.

       6.-  Ikasturte honetan beste H.E.O. batean matrikulatuta daudenak, Urrutiko H.E.O.ekoak barne, ez dira hizkuntza berean matrikulatzen ahal izanen. Matrikula egin ondoren arau hau ez dela bete ikusiz gero, matrikula automatikoki deuseztatua geldituko da eta ez da ordaindutako dirua berreskuratuko.

       7.- Ikasle batek matrikula burutu eta 5 eguneko epean ez baditu tasak ordaintzen edota matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen, matrikula hau deuseztatu eginen zaio eta ez zaio dirurik itzuliko.

      8.- Lauhilabeteko kurtsoak egiteko matrikulatzen diren ikasleek BI MAILA eginen dituzte ikasturte berean. Lehendabizikoa urrian hasi eta otsaila artekoa, eta hurrengoa, aurrekoa gainditu eta berriz matrikulatu ondoren, otsailean hasi eta ekaina artekoa.

       9.- Matrikulak ez du balio izanen, geroago eginen den dokumentazioaren berrikuspenaren ondotik dena zuzen dagoela ikusi arte.

       10.- Behin ikasturtea hasiz gero, ez dira tasa akademikoak itzuliko, matrikula arrunta ordaindu eta tasen murrizketa onuradun direnen kasuan izan ezik. Hauek 10 egun izango dituzte matrikula egin eta hurrengo egunetik hasita, hori egiaztatzeko eta gehiegi ordaindutako dirua berreskuratzeko eskaria egiteko. Epe hori bukatu eta gero ez da erreklamaziorik onartuko.(Ikusi Araudiak)

      Array
      (
      )
      

      Tag error : <ion: >

      PHP error : date(): It is not safe to rely on the system's timezone settings. You are *required* to use the date.timezone setting or the date_default_timezone_set() function. In case you used any of those methods and you are still getting this warning, you most likely misspelled the timezone identifier. We selected the timezone 'UTC' for now, but please set date.timezone to select your timezone.
      in expression :
      file : /home/eoipproy/public_html/system/libraries/Log.php