Oinarriak

ALEMANA, EUSKARA, FRANTSESA, INGELESA, ITALIERA, TXINERA eta JAPONIERA - 2017KO ABUZTUA
 

DESKRIBAPENA:

Ikastaroak ikuspegi komunikatiboa izanen dute. Ikasleek bitarteko guztiak eskura izanen dituzte zenbait baliabide komunikatibo lortu ahal izateko eta egiazko bizitzan zuzen erabiltzen ikasteko. Lau trebetasun komunikatiboak landuko dira (ahozko eta idatziaren ulermena, ahozko adierazpena eta idazmena.)

Ikastaroaren programa orokorra ez da guztiz ohiko ikasturtekoaren parekoa. Ikastaroa 40 ordukoa dela kontutan hartuz, inoiz ez da izanen 140 ordukoaren parekoa. Hau dela eta, programa orokorreko eduki eta helburu guztiak ez dira ikusiko.

IRAUPENA:

Abuztuaren 16tik 29ra, biak barne (40 ordu), astelehenetik ostirala arte.

ORDUTEGIA:

Talde guztiak 8:30etik 13:00ak arte (30 minutuko atsedenaldia barne)

MATRIKULA PREZIOA:

200€

NORI ZUZENDUA:

Herritar guztiei.

IKASLE KOPURUA:

Gutxienez 15 eta gehienez 20.

BETEBEHARRAK:

  • Adina: gutxienez 18 urte izatea 2017an. Ingeleseko maila eta talde batzuetan izan ezik (ikus "OHARRAK")
  • Maila (BALIOKIDETASUNAK): Norberaren maila jakin nahi duenak, Eskolako Web orrian dagoen AUTOEBALUAZIO proba edo dagokion AZTERKETA EREDUA egin beharko du.

    • Oinarrizko 2. maila, Tarteko maila edo Aurreratuko 1. maila: AUTOEBALUAZIO proba.
    • Aurreratuko 2. maila eta C1 maila (ingelesa): AZTERKETA EREDUAK kontsultatu behar dituzte.)

TALDEA ESKAINTZA: HIZKUNTZAK ETA MAILAK

HIZKUNTZAMAILATALDEAGELAIRAKASLEAOHARRAKBETE GARBEKO (1) PLAZAK
2017-07-4
(10:00ean)
ALEMANAHasiberri
absolutua
AIlka SeilerEzer ez dakitenentzat12
Tarteko
Maila
ASonja Seeburger--16
EUSKARAHasiberri
absolutua
ASaioa OtxandorenaEzer ez dakitenentzat16
FRANTSESAHasiberri
absolutua
AMarc MonrealEzer ez dakitenentzat11
Tarteko
Maila
AKarine Semai--12
Maila
Aurreratua
APatricia Mazars--7
INGELESATarteko
Maila
APatrick Boyle--8
BLindy Logan--0
Maila
Aurreratua
(nerabeak)
AAl Macaulay16-18 urteko
ikasleentzat 
bakarrik
(2017an beteak)
0
Maila
Aurreratua
AJohn Harold--13
BSusan Harris--0
CSteven Smith--5
C1
Maila
ABob AdamsonC1eko azterketa prestatzeko0
BCindy Bowes--BERTAN BEHERA GELDITU DA
CCharles EsteveAhozkoa lantzeko berariazkoa2
DSonia MorillasC1eko azterketa prestatzeko9
ITALIERAHasiberri
absolutua
AAngelo CarraEzer ez dakitenentzat14
TXINERAHasiberri
absolutua
ADiana ChowEzer ez dakitenentzatBERTAN BEHERA GELDITU DA
JAPONIERAHasiberri
absolutua
AKeiko SuzukiEzer ez dakitenentzat12


(1) Bete gabeko plazak aldatzen dira. Beraz, egunero begiratzea gomendatzen da.

MATRIKULA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

  • Matrikula INTERNET bidez bakarrik eginen da.
  • MATRIKULATZEKO EPEA: Ekainaren 19ko 9:00etatik Uztailaren 31ko 23:59ak arte.
  • Lekuak ikasleak matrikulatu ahala beteko dira.
  • 10 ikasle baino gutxiagoko matrikula duten taldeek itxiak izan daitezke, ekainaren 30ean, eskolak hala erabakitzen badu. 
  • Talderen batek 15 matrikula baino gutxiago baldin baditu, Eskolak taldea ixteko eskubidea gordeko du.
  • Osatutako taldeak orri honetan bertan kontsultatu daitezke. 


Begiratu DEMO-a
udako ikastarorako matrikula

 

EKARRI BEHARREKOA:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia. (IHEO honetako beste matrikula prozesu batzuetan parte hartu eta eman duenak ez du ekarri beharko). Dokumentazioa ekartzeko 2 egun izanen ditu.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

  • Matrikularen ordainketa, Internet bidez eginen da, MATRIKULA EGITEN DEN EGUNEAN bertan, banku txartelaren bidez. Kasu berezietan, hurrengo egunean, Eskolako Administraritzan ordaindu ahal izanen da banku txartelaren bidez.

ZIURTAGIRIA:

Etortze-ziurtagiria, gutxienez klaseen %80tara etorri diren ikasleei emanen zaie.