Ikasleen ohiko galderak


(2016-2017 Ikasturtea)

Klasera etortzea

  • Zenbat hutsegite izaten ahal ditut?

    • Hutsegiteek ezin dute eskola orduen %30etik pasa, justifikatuak izan ezik (ikus ezazu arautegian zein hutsegite diren justifikatuak).
    • Kontuak egiterakoan: orduak zenbatzen ditugu, ez egunak.
    • Lenengo hiruhilekoan, ikasturtea hasi eta azaroaren 28a bitartean 14 orduko hutsegite baino gehiago izan dituztenen ikaspostuak berreskuratu ahal izateko, klasera-etortze kontrol bat eginen da (ikus ezazu araudia)

  • Onartutako hutsegite kopurua gainditu badut, nola jakinen dut?

    • Web orriko Erabiltzaileen Gunean begira ditzakezu.
  • Onartutako hutsegiteen kopurua gainditu badut zer egin behar dut?

    • Justifikatutako hutsegiteak badira, Administraritzan ziurtagiriak aurkeztu Eskolak ezarritako eta web orrian jarrita dauden epeetan. (Ikus ezazu araudia)
  • Hutsegite kopurua gainditzen badut, klasera joan naiteke?

    • Ikasturte honetan etorri zaitezke eta azterketa egitera agertu, azaroaren kanporatua izan bazara izan ezik.
  • Hutsegiteak justifikatzerik ez banu?

    • Ofizialtasuna galtzen duzu eta berriz matrikulatu nahi baduzu, aurreinskripzioa egin beharko duzu.

    ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ADMINISTRARITZARA EDO IKASKETABURUTZARA

ORDU ALDAKETAK

  • Matrikulaturik nagoen orduan ez dut klasera joaterik. Zer egiten ahal dut?

    A.- Ordua aldatzen saiatu

    B.- Ikaspostuari uko egin (Ikusi uko egiteko arautegia).

  • Txandaka lan eginez gero, zer egiten ahal dut?

    • Esaiozu irakasleari, berak beste ordutegian ikaspostua lortzen lagunduko dizu.
    • Beste taldean lekurik balego, bi taldetara joateko aukera izanen duzu. Ez duzu ordu aldaketarik egin behar.

    ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ADMINISTRARITZARA 

EBALUAZIOA

    • Nola ebaluatuko zait?

      • Oinarrizko maila:
        • 1. eta 2. mailan etengabeko ebaluaketaren bidez.
      • Tarteko maila: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
      • Maila Aurreratua:
        • 1. mailan etengabeko ebaluaketaren bidez.
        • 2. mailan ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.
      • C1 maila: ikasturte bukaeran azterketa egin beharko duzu.

    • Nola burutzen da etengabeko ebaluazioa?

      • Zure bilakaera neurtzeko eta aztertzeko irakasleak etxean zein ikasgelan egindako lantxoak, probak, zure esku hartzeak, hiruhileko azterketak, eta abar erabiliko ditu.
      • Ikasturte hasieran irakasleak adieraziko dizu nola ezarriko duen etengabeko ebaluazioa.

    • Zer egin behar dut etengabeko ebaluazioa gainditzen ez badut?

      • Irakasleak behar adina datu ez badu (lantxoak, tarteka egindako probak, klasera gutxi xamar etorri bazara...) edo etengabeko ebaluazioa aplikatu ondoren zure irakasleak mailarik eman ez duzula uste badu, errekuperatze azterketa egin beharko duzu.

    • Nolakoa izanen da azterketa? (zatiak, puntuazioa)

      • Ikasturte hasieran irakasleak adieraziko dizu (hizkuntza eta mailaren arabera ezberdina izaten ahal da).
      • Web orrian begira dezakezu, azterketa ereduak hor dauzkazu eta.

  • Eta ikasturtean zehar zer argibide jasoko dut nire aurrerapausoei buruz?

    • Zure irakasleak, aldian-aldian, azalpenak emanen dizkizu 4 hizkuntza trebetasunetan egin dituzun aurrerapausoei buruz.

    ZALANTZARIK EDO ARAZORIK IZANEZ GERO, JO MESEDEZ, ZURE IRAKASLEARENGANA EDO DEPARTAMENTU-BURUARENGANA

BESTE JARDUERA BATZUK

  • Klaseetara joateaz gain, zer egiten ahal dut hizkuntza praktikatzeko?

    • Baliabide gela erabil dezakezu edo TANDM.es sare soziala hizkuntza praktikatzeko.
    • Mintza praktika taldeak, tailerrak, sukaldaritza, musika, yoga, hitzaldiak, filmeak, lehiaketak antolatzen dira eskolan.
    • Raibabel: IHEOeko irratian parte hartu.
    • Informazio osoa erraz edukitzeko Facebooken eta Twitterren jarrai gaitzakezu.

BALIABIDE GELA

  • Zer da Baliabide Gela?

    • Bertan material didaktikoa eta ikus-entzunezkoa kontsulta dezakezu eta mailegu zerbitzuaz baliatu. Interneterako sarbidea ere baduzu.
  • Zer egin dezaket Baliabide Gelara sarbidea izateko?

    • Gelan bertan (1. solairuan) informazioa eskatu.


TANDM.es

  • Zer da TANDM.es?

    • Eskolako sare soziala da, non ikasten ari zaren hizkuntza nahi duzunean eta nahi duzun tokian zure ikaskideekin praktika dezakezu.

NORENGANA JO BEHAR DUT

    • ... klaseko martxarekin edota irakaslearekin arazorik izanez gero.

      • Lehenik eta behin, hitz egin zure irakaslearekin.
      • Zure gelako ordezkariak ere laguntzen ahal dizu.
      • Arazoa ez bada konpontzen, jo Ikasketa-buruarengana.

  • ... ikastetxea hobetzeko iradokizunik egin nahi izanez gero.

FACEBOOKen ETA TWITTERren JARRAI GAITZAZU