Aurkezpena

Aurkibidea
Argibide orokorrak
Matrikulatzeko moduak
Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)
Matrikulatu ahal izateko betebeharrak
Ikasleria hartzeko prozedura
Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa

Argibide orokorrak

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (IHEO) helduentzako hizkuntzen irakaskuntza espezializatuko zentroa da. 

Gaur egun hizkuntza hauek irakasten dira:

Hizkuntza ofizialak:

Alemana, Euskara, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera.

Beste hizkuntzak:

Txinera, Japonesa eta Espainiera atzerritarrentzat.

Matrikulatzeko moduak

Irakaskuntza arautua:

Ofizial presentzialaKlasera joateko eskubideaAzterketa eskubideaTitulu ofiziala
Libre----Azterketa eskubidea

Ikasle ofizialek klasera erregulartasunez joateko obligazioa dute. Hutsegiteak kontrolatuko dira.

Ikasturte berean bakarrik modalitate batean (ofizial edo libre) matrikula daiteke hizkuntza bakoitzeko.

Gaurkotze eta hobetze ikastaroak:

Gaurkotze eta hobetze ikastaroakKlasera joateko eskubideaEtortze edo aprobetxamendu ziurtagiria

IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:

Beste hizkuntzakKlasera joateko eskubideaEtortze edo aprobetxamendu ziurtagiria
Mintza taldeak eta tailerrakKlasera joateko eskubidea----

IHEO honek ez du urrutiko irakaskuntza eskaintzen. Hala ere, Iruñean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala dago, eta honek irakaskuntza mota hau eskaintzen du bere programen bidez. Argibideak jaso eta matrikulatu honako helbide honetan: 

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala 
Ezpeleta jauregia
Nagusia, 65
31001 IRUÑEA
Tfnoa: 848.43.09.90 
e-posta: eidistan@educacion.navarra.es
Web orria: http://www.eoidna.es/

Ikasketa plana (Irakaskuntza arautua)


Ikasketa Plana ondorengo lau mailetan banatuko da:

  • a) Oinarrizko Maila: bi mailaz osatuta (1. -EEMBaren A1 maila- eta 2. -EEMBaren A2 maila-).
  • b) Tarteko Maila: maila batez osatuta (EEMBaren B1 maila).
  • c) Maila Aurreratua: bi mailaz osatuta (1. eta 2. -EEMBaren B2 maila-).
  • d) C1 Maila: maila batez osatuta (EEMBaren C1 maila).

Maila bakoitza bukatu eta gero, ikasleek dagokion ziurtagiria eskatu ahal izanen dute:

  • a) Oinarrizko Maila: Oinarrizko Mailako ziurtagiria (A2).
  • b) Tarteko Maila*: Tarteko Mailako ziurtagiria (B1).
    *Trebetasun bat edo gehiago gainditu duen ikasleak, hori egiaztatzen duen ziurtagiria eska dezake.
  • c) Maila Aurreratua*: Maila Aurreratuko ziurtagiria (B2). 
    *Trebetasun bat edo gehiago gainditu duen ikasleak, hori egiaztatzen duen ziurtagiria eska dezake.
  • d) C1 Maila*: C1 Mailako ziurtagiria (C1).
    *Trebetasun bat edo gehiago gainditu duen ikasleak, hori egiaztatzen duen ziurtagiria eska dezake.

Matrikulatu ahal izateko betebeharrak

Ikasle ofizialak, libreak eta gaurkotze eta hobetze ikastaroak:

  • HHEEOOetako edozein mailako ikasketak hasteko ezinbestekoa izango da egutegiko urtean hamasei urte betetzea edo beteak izatea. Dena den, hamalau edo hamabost urteko ikasleria hasi daiteke baldin eta ikasi nahi duen hizkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari den hizkuntza ez bada (HLOren 59. artikulua), beti ere aipatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoak eginak baditu. DBH-n ikasten diren hizkuntzak hauek dira: atzerriko 1. eta 2. hizkuntza eta heziketa hizkuntza.
  • Uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz, espainiar nazionalitatea ez duenak ezin izango du pasaporteak zehazten dion herrialdeko hizkuntza ofizial horretan  oinarrizko eta tarteko mailan matrikularik egin.

Beste hizkuntzetako ikasleak, mintza taldeak eta tailerrak:

  • Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.

Ikasleria hartzeko prozedura

Irakaskuntza arautua:

  • Eskolan jarraitzea honako ikasleri honi bermatzen zaio: aurreko ikasturteko ikasleri ofizialari (maila gainditu edo errepikatzen duenari), beti ere ofizialtasuna galdu ez badu, eta leku erreserba duen matrikulari uko egitea onartu zaion ikasleriari. Ez da ordutegia bermatzen.
  • Gainontzekoek aurreinskripzioa egin beharko dute. Aurreinskripzioari buruzko araudia web orri honetan bertan argitaratuta dago.

Kasu bakoitzean, IHEOak egutegi eta araudi bereziak argitaratuko ditu.

Gaurkotze eta hobetze ikastaroak:

  • Ikasleriak aurreinskripzioa egin beharko du. Aurreinskripzioari buruzko araudia web orri honetan bertan argitaratuta dago.

IHEOak antolatutako bestelako jarduerak:

  • Kasu bakoitzean araudi zehatza begiratu.

Espediente lekualdaketa eta matrikula lekualdaketa

Ikasleriak bere hizkuntza ikasketak edozein HEOetan jarrai ditzake.

HHEEOO guztiek ez dituzte hizkuntza edo maila berberak eskaintzen, ezta ordutegi berberak ere. Horregatik jatorrizko HEOean lekualdaketa eskatu baino lehen, komenigarria da helmugako HEOean epe eta baldintzen berri jasotzea.