Araudiak

Aurkibidea
Klasera etortzea. Araudia (2017-2018)
Ordua aldatzeko prozedura eta araudia
Uko egitea. Araudia
Errepikatzaileak. Araudia
Tasen araudia
Gaurkotze eta hobetze ikastaroen araudia
Datuak babesteari buruzko legea
Cookie-en erabilpena

Klasera etortzea. Araudia (2017-2018)

(2017-2018 Ikasturtea)

Klasera etortzea ikasle ofizial guztien eskubidea eta betebeharra da, ikaslea matrikulatua dagoen hizkuntzetan borondatezko bertaratze sistemak ezartzea guztiz ezinezkoa baita.

Honaino azaldutakoa eta irakaskuntza hauek gaur egun daukaten eskari handia kontutan hartuz, ikaslegoari gutxienez %70eko etortzea eskatuko zaio etengabeko ebaluaketa eta IKASTETXEAN JARRAITZEKO eskubidea mantendu ahal izateko.

Klaseak hasten direnetik azaroaren 16a bitartean, 14 orduz edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak badaude, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea. Hutsik gelditzen diren ikaspostuak beste matrikula batzuekin beteko dira.

Dena den, zerrenda argitaratu eta 5 laneguneko epean (Administraritzak duen ordutegian), behar den bezala justifikatu ahal izango dira.

Ondorengo frogagiriak onartuko dira, betiere matrikulatu ondoren norberaren egoera aldatu baldin bada.

1.- Lan arrazoiak.

  • Lan kontratua, matrikula burutu den egunaren ondorengoa izango dena.
  • Lantokiaren arduradunak luzatutako ziurtagiria, non lan-egoera aldaketa zehatzaren datak jarriko dituen (ordutegi aldaketa, ohiz kanpoko lan-karga, etab).
  • Bere lana txandaka egiten dutenen kasuan, betiere, eskolak eskaintzen duen beste ordutegi batera ezin badira egokitu, bere egoera ziurtatzen duen egiaztagiria.
  • Langile autonomoak, erregimen horretan izen-emate ziurtagiria eta  norberaren aitorpena, non klasera etorri ez den egunak zehaztuko diren.

2. Lan hobekuntzarako ikastaroak,  “post-grado” espezializaziokoak, bekak, irakaskuntza arautuko eskola praktikak, formakuntzarako bekak edo antzekoak.

  • Dagokion zentruko Zuzendariak edo Idazkariak luzatutako ziurtagiria, non jardueraren ordutegi eta data zehatzak agertuko den.

3. Ikaslearen edo bere senitartekoren baten gaixotasunagatik edo ospitaleratzeagatik.

  • Mediku-ziurtagiria, ahal den argiena, non ondorengo hau azaldu beharko den: ikaslearen ospitaleratzeagatik, mediku probak, kontsultak,  erreabilitazio ariketak , etab, direla eta ezin izan duela klasera etorri.
  • Senitarteko baten ospitaleratzeagatik baldin bada, ospitaleratze agiria eta alta agiria aurkeztu beharko da eta horrekin batera familia liburua edo ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumenturen bat.

4. Senitarteko  baten heriotza.

  • Heriotza ziurtagiria eta ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumenturen bat.

 5.- Beste Batzuk: irakas-denboran hartutako oporrak, ezkontzagatiko baimena eta  amatasun-baja.

  •  Egoera egiaztatzen duen dokumentua, non ez etortzea eta honen iraupena zehaztuko den. 

EPEAK

2017ko AZAROKO EPEAK
Onartzen diren hutsegiteak gainditu
dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea
Azaroaren 22an, 9:00etan.  

Ziurtagiriak aurkezteko epeaAzaroaren 22tik 28ra (14:00ak arte)
Onartutako eta ez onartutako
alegazioen argitaratzea
Abenduren 1ean, 16:00etan

2018ko URTARRILEKO EPEAK ( lauhileko taldeak)
Onartzen diren hutsegiteak gainditu
dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea
Urtarrilaren 19an, 16:00etan. 
Ziurtagiriak aurkezteko epeaUrtarrilaren 22tik 26ra (14:00ak arte)
Onartutako eta ez onartutako
alegazioen argitaratzea
Urtarrilaren 29an, 16:00etan 


2018ko MAIATZ-EKAINEKO EPEAK
Onartzen diren hutsegiteak gainditu
dituzten ikasleen zerrenda argitaratzea
Maiatzaren 19an, 16:00etan
Ziurtagiriak aurkezteko epeaMaiatzaren 22tik 26ra (14:00ak arte)
Onartutako eta ez onartutako
alegazioen argitaratzea
Ekainaren 5ean, 16:00etan

Edozein kasutan, ikasle batek bere matrikulari uko egin diezaioke, indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera.

Ordua aldatzeko prozedura eta araudia

(2017-2018 ikasturtea)

EPEAK

  • URRIAREN 6TIK 22A ARTE:
    • 9:00etatik 23:59ak arte.
  • URRIAREN 25ETIK AZAROAREN 24A ARTE:
    • Eguneko 20:30etik hurrengo eguneko 8:00ak arte (prozesu hau 24 orduz irekita egonen da jaiegunetan)
  • ABENDUAREN 18TIK 2018KO MARTXOAREN 30 ARTE:
    • Eguneko 20:30etik hurrengo eguneko 8:00ak arte (prozesu hau 24 orduz irekita egonen da jaiegunetan)

PROZEDURA

Matrikulaturik dagoen taldearen ordutegia aldatu nahi duen ikasleak, ERABILTZAILEEN GUNEA bitartez eskatu ahal izango du.

Horretarako ikasle bakoitzak bere eremu mugatuan (ERABILTZAILEEN GUNEA) sartu beharko du eta “Kudeaketa” goitibeherako menuan TALDEA ALDATZEKO ESKAERA aukeratu.

Aldaketa egin badaiteke berehala onartuko da, automatikoki eskatutako taldean matrikulatuta egongo delarik, inongo mezurik bidali gabe.

Aldaketa ezin bada egin, eskaera zain geratuko da, ikaspostu bat hutsik geratu arte edo permuta bat posible izan arte, beste ikasle batek zure taldea eskatu duelako.

Gehienez 5 eskaera egin daitezke, zain dauden eskaerak nahiz onartutako aldaketak kontuan hartuta. Eskaera guztiak eskatu ordena zorrotz jarraituz atendituko dira.

Eskaera bat onartua suertatzen den unean, zain dauden beste eskaera guztiak deuseztatuko dira eta ikasleari aldaketa posta elektroniko baten bidez jakinaraziko zaio (helbide elektroniko bat ematea derrigorrezkoa da, zein nahi den momentuan aldatu ahal izango baita edota beste bat gehitu puntu eta komaz bereizita).

Aldioro ikaslea Erabiltzaileen Guneko ordua aldatzeko atalean sar daiteke bere eskaerak aztertu, deuseztatu edo beste batzuk gehitzeko.

OHARRA: Ordu aldaketarik ez bada nahi, eskaera deuseztatu behar da, eta epea itxita baldin badago Administraritzan kontsultatu.

 

DEMO-a begiratu

 

Uko egitea. Araudia

(2017-2018 ikasturtea)

Edozein ikaslek eskatzen ahal dio Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Zuzendariari, lauhilabeteko taldeetan matrikulatuta dagoenak 2018ko urtarrilaren 8ko 14:30ak baino lehen eta gainontzeko guztiak 2018ko martxoaren 30eko 14:30ak baino lehen, bere matrikula ezeztatzea, baldin eta frogatzen badu, agiriz eta sinesgarriro, eritasun fisiko edo psikikoren bat jasan duela edo matrikulatuta dagoen orduan klasera joatea ezinezkoa egiten dion lan bat aurkitu duela.(uko egiterakoan aurkezten den arrazoia matrikula burutu ondoren gertatutakoa izan beharko da).

Eskaerak eskolako zuzendariak ebatziko ditu. Aurreko puntuan adierazitako kausak egiaztatuz gero, deuseztatzeko baimena emanen du.

Hemen aurreikusi ez den kausa bereziren bat gertatuz gero, matrikulari uko egiteko eskaerak lehen aipatutako epe berean aurkeztu beharko zaizkio eskolako zuzendariari. Horrek txostena eginen du eta ikaslearen eskaerarekin eta, beharrezkoa baldin bada, bidezko dokumentazioarekin batera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari igorriko dio, behar den ebazpena eman dezan.

Matrikulari uko egiten bazaio, ikaslearen ikasketa espedientean jasoko da eginbide baten bidez. Hortaz, ikasturte hori ez da kontatuko kurtsoa errepikatzearen ondorioetarako.

Ikasketa hauetako kurtso bakoitzean, behin baizik ezin izanen zaio uko egin matrikulari.

Errepikatzaileak. Araudia

Orokorrean, edozein ikaslek maila bakoitza bakarrik behin errepika dezake, baina ez badu gainditzen, ikasle ofizial izaera galduko du ondorengo bi ikasturteetarako.

Epealdi hau bete ondoren, ikasle honek, Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle ofizial izatea posible izanen du beste izangaien baldintza berdinetan.

Salbuespen moduan, edozein ikaslek maila berdinean elkarren segidako hirugarren aldiz matrikulatzea posible izanen du, zigortutako ikasleentzako matrikulazio epean plaza librerik geldituko balitz (gainontzeko ikasleen matrikulazio epea bukatu eta gero).

Tasen araudia

1.- Araudi erregulatzailea.

  • 7/2001 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.
  • 250/1992 Foru Dekretua, uztailaren 6koa, unibertsitarioak ez diren zentro publikoen funtzionamendurako sortzen diren gastu eta diru-sarreren erregimena arautzen dituena.
  • 449/1992 Foru Agindua, urriaren 15ekoa, unibertsitarioak ez diren zentro publikoen funtzionamendurako sortzen diren gastu eta diru-sarreren erregimena garatzen dituena.
  • 61/2016 Foru Agindua, maiatzaren 20koa, irakaskuntza ez-derrigorrezkoenak.

 

2.- Matrikula-tasaren ordainketa.

    • HEO-ak ematen duen zerbitzuaz baliatzen dena matrikula-tasa ordaintzera behartuta dago.
    • Matrikula burutzen den unean bertan ordaindu beharko da dagokion tasa.
    • Matrikula prozesu bakoitzean zehazten den moduan eginen da matrikula-tasen ordainketa.
    • Hezkuntza Departamentuak zehaztuko ditu ikasturte bakoitzeko matrikula-tasak.

 

3.- Tasak itzultzea

Matrikula-tasa ondorengo kasuetan bakarrik itzuliko da:

  • Zentroari leporatzen ahal zaizkion zergatiagatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikula ordaindu eta tasa-murrizketa edukitzeko eskubidea baldin badu (lehendik ikaslea izan/familia ugaria, etab), eta 10 egun naturalen epean horren egiaztagiria aurkeztu eta gehiegi ordaindutakoa itzultzeko eskatzen badu; kasu horretan dagokion zatia itzuliko zaio.

 

Ondorengo kasuetan ez da matrikula-tasarik itzuliko:

  • Ikasturtea hasia baldin bada.
  • Ikasleari leporatzen ahal zaizkion zergatiagatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikulari uko egiten bazaio.
  • Matrikula egiteko eskatzen diren betebeharrak ikasleak betetzen ez dituela Eskolak egiaztatzen badu.
  • Taldeen aste osorako ordutegia jakin ondoren eskola-orduaren hasiera berdina duten bi hizkuntza edo gehiagotan matrikula egiten bada.
  • Hizkuntza berean beste HEO batean matrikulatzen bada, Urrutiko H.E.O. barne.
  • Matrikula burutu eta 5 eguneko epean ikasleak ez badu matrikulatzerakoan eskatzen zaion dokumentazioa ekartzen.
  • Tasa-murrizketa edukitzeko eskubidea izan eta 10 egun naturalen apean ez badu egiaztagiria aurkezten eta tasa itzultzea ez badu eskatzen.

Gaurkotze eta hobetze ikastaroen araudia

  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean matrikulatutako ikasleak nahi izanez gero azterketa libreak egiteko matrikula daitezke, baldin eta horretarako behar diren baldintzak betetzen badituzte.
  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean matrikulatuta egoteak ez du lehentasuna ematen hurrengo urtean ikasle ofizial bezala Oinarrizko mailako 1.tik C1 maila arte matrikulatzeko. Hala egin nahi izanez gero, ikasle berriak matrikulatzeko prozedura jarraitu beharko da.
  • Gaurkotze eta Hobetze ikastaro batean eta halaber hizkuntza berean edozein mailatan (Oinarrizko 1.tik C1 maila arte) ikasle ofizial bezala matrikula daiteke.

Datuak babesteari buruzko legea

Indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudia betetzeko, matrikula egitean ematen diren izaera pertsonaleko datuak, “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK” maneiatu eta bere ardurapean egongo den fitxategi batean jasoko dituela jakinarazten dizu. Ikasleek datuak ezagutu, aldatu eta deuseztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO” egoitzara jo dezakete (Konpainia kalea, 6. 31001 Iruñea), indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudian ezartzen den modu eta baldintzen arabera (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa).

Era berean, zure datuei buruzko edozein aldaketa “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALARI” jakinaraztea eskatzen dizugu, bere fitxategietan dagoen informazioa aldi oro gaurkotua eta akatsik gabe egon dadin.

Datuak jasotzeko helburu nagusia gure ikastetxeko berezko hezkuntza zerbitzua ematea da, baita datuak eta argazkiak gure WEB orrian eta “Vox Populi” aldizkarian argitaratzea ere. Zure irudia edo datu pertsonalak aipatutako hedabideetan agertzea nahi ez baduzu, gure ikastetxeari jakinarazi beharko diozu instantzia orokor baten bidez. Gainerakoan, zure matrikula gauzatzean zehaztutako baldintzak onartutzat hartuko dira.

Bereziki, matrikulatzeko inprimakiak betetzean, ikasleak “IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALARI” baimena ematen dio bere datuak eta bere heziketa-aldian ikasketa-espedienteari apurka gehitzen zaizkionak (baimena berriz ere eskatzeko beharrik izan gabe), beste pertsona fisiko edota juridikoei jakinarazteko eta, beharrezkoa izanez gero, emateko, ondorengo helburuetarako:

  • Hezkuntza Zerbitzuko titularrak diren edo honekin zerikusia duten erakunde publikoak (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioa, Unibertsitateak).
  • Bigarren Hezkuntzako institutuak, irakaskuntza arautuaren alorrean.
  • Espainiar Estatuko beste Hizkuntza Eskola Ofizialak.
  • Urteko programazioan agertzen diren jarduera osagarriak, edo agertzen ez badira ere, aurretik ikastetxeko Eskola Kontseiluak BEAren barne onartuak izan diren jarduerak antolatzen dituzten publiko zein pribatuak diren erakundeak.
  • Jarduera akademikoaren ondorioz gertatutako istripuak bere gain hartzen dituzten aseguru-etxeak eta gizarte-segurantzako erakundeak.
  • Jarduera hezitzailearen funtzionamendua egokia izateko beharrezkoak diren zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta finantza-etxeak (CAN ikasleen ordainketak eta kobrantzak kudeatzeko, etab.).
  • Ikasketa ingurunea, hau da, irakasleria, administraritza eta zerbitzuetako langileria eta bestelako pertsona fisikoak, baita heziketaren jarraipen egokia egiteko beren partehartzea beharrezkoa den kide anitzeko taldeak ere.
  • Adin nagusiko edo emantzipatutako ikasleen senitartekoak edota legezko ordezkariak, ikasleen jarduera akademikoa eta formatiboaren jarraipen egokia egiteko informazioa ematea beharrezkoa denean.

“IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK” jakinarazten dizu izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietan sartzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-izaerakoak ezarrita dauzkala, teknologia egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak kontuan hartuta; arrisku horiek izan daitezke gizakiaren ekintzaren zein inguru fisiko edo naturalaren ondorio. Hau guztia indarrean dagoen datuak babesteari buruzko araudiarekin bat etorriz, bereziki izera pertsonaleko datuak dituzten automatizatutako fitxategien segurtasun-neurriekin zerikusia daukan guztia.

Cookie-en erabilpena

Atari honek cookie-ak erabiltzen ditu (web-orrian sartzen denaren ordenagailuan gordetzen diren informazio-fitxategiak), webguneak behar bezala funtzionatzeko eta erabiltzaileak webgunea behar bezala bistaratzeko ezinbestekoak diren heinean. Erabilitako cookiek iraunaldi mugatua dute eta ez dira inoiz erabiltzen informazio pertsonala biltzeko.

Erabilerari buruzko estatistikak:

  • Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. erakundeak emandako zerbitzua. Erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzeko aukera ematen du, estatistikarako soilik.
  • Xede horietarako, Google Analytics-ek cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie-ak estatistika-informazioa egiteko sortzen duen informazioa zuzenean igorri eta artxibatuko du Google-ek. Anonimotasuna bermatzeko, Google-ek anonimo bihurtuko du informazioa, gorde baino lehen, eta IP helbidea trunkatuko du. Horrela, Google Analytics ez da erabiltzen gunearen bisitarien informazio pertsonal identifikagarria aurkitzeko edo jasotzeko. Legez behartuta dagoenean soilik igorri ahal izango die Google-ek Google Analytics-ek bildutako informazioa hirugarren pertsonei. Google Analytics-en zerbitzua emateko baldintzei dagokienez, Google-ek ez du lotuko bere IP helbidea Google-ek gordetako beste ezein daturekin.

Nabigatzaile gehienak cookieak onartzeko konfiguratuta daude, baina, nahiago baduzu, konfigurazioa alda dezakezu cookie batzuk edo guztiak blokeatzeko.